Adi ibili bidaiari!

Herri batera oporretan goazenean, batzuetan bertako ohiturek harritu egiten gaituzte. Honelakoetan ohikoak dira, hanka sartzea. Hona hemen munduko hainbat tokitako ohitura sorta, bidaian joanez gero, hanka sar ez dezagun.
Afrika
Arabiarrek ez dute inoiz ezkerreko eskuaz bostekoa ematen, ezta jaten ere. Izan ere, ezkerreko eskua ipurdia garbitzeko erabiltzen dute. Ghanan ere gomendagarria da ezkerreko eskuaz keinurik ez egitea.
Tanzanian gaizki ikusita dago loreak oparitzea. Kenian, berriz, eztia da oparirik onena.
Herri islamiar gehienetan, bazkal edo afal ostean korrok egitea begi onez ikusten dute. Egipton, bestalde, ez da platerean jarritako janari guztia jan behar.
Afrika da guretzat arraro samarrak diren platerak jateko aukerarik onena: krokodiloa edo tximinoa Afrika Erdiko Errepublikan, zebra edo jirafa Kenian, ostruka Hego Afrikan
Amerika
Kanadan eta AEBetan, inork neskaren bat aurkeztuz gero, ez diozu masailean musurik eman behar.
AEBetako hainbat estatutan aho bidezko sexua edo atzetik ematea legez kanpokoa da. Ezkondutakoek maitaleak izatea ere zigortuta dago hainbat tokitan.
Hegoameriketako herrialde askotan galarazita dago top-lessa egitea.
Kanadan eta AEBetan, norbaitekin solasean arituz gero, metro erdiko tartea utzi behar da. Brasilen, Hondurasen edo Nikaraguan, aldiz, solaskideek elkarrengandik gertu egon behar dute.
Biraoak gaizki samar ikusita daude Hegoameriketan.
AEBetako legediaren arabera, kalean alkoholdun edaririk edan nahi bada, botila estali behar da. Horrexegatik, filmeetan mozkorrek paperezko poltsatxo batean sartuta eramaten dute botila.
Asia
AEBen eraginez edo, erpurua goraka jartzea "OK" esan nahi du gure artean. Saudi Arabian, aldiz, irain larria da. Taiwanen, bestalde, Europan ez bezala, burua alde batetik bestera mugituz gero, "bai" esan nahi du, eta goitik behera, berriz, "ez".
Japonian pertsona bati behin eta berriro begietara begiratzea (ligatzeko, adibidez) mesprezuaren seinale da. Kuwaiten jendaurrean musuka aritzea delitua da.
Eskupekoak ematea gaizki ikusita dago zenbait tokitan, Hego Korean, adibidez.
Taiwanen, platera garbi-garbi, ezer gabe, utziz gero, berriro betetzen dizute. Beraz, ez baduzu gehiago nahi, zerbat utzi behar da beti.
Thailandian, Budaren estatua baten aurrean, oinetakoak kendu behar dira beti.
Europa
Eskandinabian, ohikoa da udaran, hiri eta herrietako parkeetan, neskek top-lessa egitea. Finlandian oso arrunta da neskak eta mutilak saunan batera sartzea.
Alemaniako, Belgikako eta Holandako zenbait hiritan, Amsterdam-en batik bat, arrunta da prostitutak erakusleihoetan egotea.
Errusiako eta Greziako eliza ortodoxoetan sartzeko, gizonek burua estalita eraman behar dute. Errusiako antzokietan eserita daudenei ez zaie bizkarra eman behar. Beraz, pantailari bizkar emanez hartu behar da esertzeko tokia.
Alemaniako jatetxeetan, zure mahaian tokiren bat libre badago, ez da harritzekoa ezezagunen bat esertzea. Errumanian, jaten den bitartean, ez da serbileta hanka gainean jarri behar; mahai gainean baizik, platera ondoan, hain zuzen.
Ozeania
Fidji edo tahitiarren etxeetan ez da objekturik edo apaingarririk luzaro begiratu behar. Izan ere, jabeak objektua ematera behartzen ari zarela ulertuko du.
Javako zenbait tokitan bikoteek soroan txortan egiten dute, uzta oparoa izan dadin.
Zeelanda Berrian ez da jendaurrean txiklerik jan behar.
Bai Australian, bai Zeelanda Berrian oso zorrotzak dira ordutegiarekin. Zeelanda Berrian, hala ere, zorrotzegiak dira, norbatekin zita eginez gero, hitzordua baino lehen iritsi behar da eta.