Addar taldeak 'Lurra Ukitu' kantua plazaratu du

Addar taldeak 'Lurra Ukitu' kantua plazaratu du Keu Agirretxearekin kolaboratu dute azken abesti honetan, eta estudioko irudiekin osatu dute, batez ere, bideoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/addar-taldeak-lurra-ukitu-kantua-plazaratu-du/@@download/image/addar estudio.png
2024/09/23
Keu Agirretxearekin kolaboratu dute azken abesti honetan, eta estudioko irudiekin osatu dute, batez ere, bideoa.
Addar taldeak 'Lurra Ukitu' kantua plazaratu du

Addar taldean aurtengo hirugarren kantua kaleratu berri du. Apirilean Lehertu da abestia aurkeztu zuten, Governos taldeko Juan Sangrerekin egindako kolaborazioa zuena, eta ekainean, berriz, Ezin ulertu. Orain, uda pasata, Lurra Ukitu kantua kaleratu dute.

Gitarra soinuak presente izaten dira beti Addar taldearen kantuan eta azken hau ere ez da salbuespena. Abesti berri honetan are gehiago entzun daiteke gitarren indarra. Hori dela eta, Keu Agirretxearekin kolaboratu dute kantuan, "Euskal Herriko gitarra munduan dagoen maisuetako batekin". 

Aurrekoetan egin bezala, abestia Bilboko Koba estudioan grabatu dute, Xanperekin. Bideoaren grabazioa eta muntaia, berriz, Asier Allikak egin du. Bideoan azken hilabeteetan eta estudio egunetan hartutako irudiak ageri dira batez ere.