Adarretatik jaialdiaren seigarren edizioa Zarautzen

Zarautzeko Adarretatik jaialdiak aurtengo behin betiko kartela aurkeztu du. Musika oinarri duen jaialdi honen VI. edizioa irailaren 29tik urriaren 1era ospatuko da eta Euskal Herriko zein nazioarteko talde eta artistez gozatzeko aukera egongo da. Kontzertuak Musika plazan eta Munoa plazan izango dira.
Irailaren 29an, 19:30etatik aurrera, La Jodedera eta Rafa Villafaña arituko dira, jaialdiari hasiera emateko. Kubako musikariek eta euskaldunek osatzen duten taldea da.
Euren ondoren, 22:00etatik aurrera, Nakar taldea entzun ahal izango da. Jone Laspiur aktorea buru duen taldea postpunk elektronika proiektu berri bat da, hainbat proiektutan ibili diren artistekin osatua. Aipatu lehen lana prestatzen ari direla orain. Adi egon beharko dugu.
Gaua Andaluziatik etorritako La Perra Blanco Trio taldeak borobilduko du. 50. hamarkadan inspiratutako musika sortzen dute, musika beltaren eragin nabarmenekin.
Egunez eguneko programazio, orduak eta lekuak hemen kontsulta ditzakezu.