Adaptation (El ladron de orquideas) ****

Adaptation (El ladron de orquideas) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adaptation-el-ladron-de-orquideas/@@download/image/28p44-4.jpg
2003/03/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Spike Jonze. Aktoreak: Nicolas Cage, Meryl Streep, Chris Cooper, Tilda Swinton. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 114 minutu.
28.zenbakia
Being John Malkovich apurtzailearen zuzendariak Nicolas Cage eta Meryl Streep bildu ditu Charlie Kaufman gidoigile bitxiaren beste ipuin surrealista bat oinarri duen film honetan. Hollywoodeko gidoigile potolo eta sexualki frustratuak dira Kaufman anaia bikiak. Susan Orlean idazlearen The Orchid Thief eleberriaren egokitzapenean ari da lanean Charlie. Bertan, orkidea estrainioak faltsutuz lore kolekzionista aberatsei iruzur egiten dien baratzezain baten istorioa kontatzen da. Eleberria egokitzeko, ordea, arazo larriak ditu. Umore kafkarraz tindatutako perlatxo irudimentsua da.