Acress of Space

Egiako Kultur Etxean, Donostian, eskainitako kontzertu izugarriari esker, Dub Syndicate ezagunagoa da gure artean. Hala eta guztiz ere, reggaezaleentzat aspaldiko erreferente izan da. Jamaikar musikak sekula izandako bateriajole indartsuenetakoaren gidaritzapean, Fuck Ingland-en egoitza duen talde afro-jamaikar honen disko berriak txoratu egin gaitu. XXI. mendeko reggae-dub indartsuena, Luciano, Big Youth edo Capletonen ahotsez lagunduta. Maitasuna.