“ACCUMULATION”

“ACCUMULATION” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/accumulation/@@download/image/89p62accumulati.jpg
2008/10/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
BILLY BAO
89.zenbakia
“ACCUMULATION”
Bilbotik dator Billy Bao. Disko kontzeptualak egiten dituen R&R talde zaratatsua da. Gitarrak muturrera eramaten dituzte, bateria erritmo minimalekin lagunduta. Hala, Accumulation binilozko singlean, grind core-tik hurbil dagoen minutu bateko hamar kantu bildu dituzte, eta doinu guztiak bata bestearen gainean metatzen dira. Fuck Separation, binilozko hamar hazbetekoak, aldiz, diskoaren bi aldeetan banaturiko kantua jasotzen du. Gitarrek intentsitatez beteriko kantu amaigabea josten dute, mugak suntsitzeko.