Abuzturen 11tik 15era bitarte izango da Araian Umore Antzerkiaren XIX. Jaialdia

Abuzturen 11tik 15era bitarte izango da Araian Umore Antzerkiaren XIX. Jaialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abuzturen-11tik-15era-bitarte-izango-da-araian-umore-antzerkiaren-xix-jaialdia/@@download/image/2012827275umore_antzlogoc.jpg
2012/12/13
berria
Abuzturen 11tik 15era bitarte izango da Araian Umore Antzerkiaren XIX. Jaialdia
Guztira 50 emanaldi izango dira lau egunetan eta horien artean euskarazkoak ere nagusituko dira. Besteak beste, Trapu Zaharraren 'Ametsetan bizi!', Ez Dok Hiru Teatroren 'Lingua Nabajorum' eta Hotzmuga taldearen haurrentzako euskarazko emanaldia, 'Libertia' ikusgai izango dira Araian.


1994. urtean antolatu zuen lehendabizikoz Porpol Antzerki taldeak, Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdia, eta geroztik, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Asparreneko Udalaren elkarlanaren ondorioz urteroko zita bilakatu da egitasmoa.
Adin guztietarako ikuskizunak erakutsi ditu Jaialdiak hemeretzi urteko ibilbide honetan, kalean zein antzokietan. Aurten emanaldiak Andra Mari Aretoan, Arrazpi Berri Polikiroldegian eta Herriko Plazan izango dira. Sarrerak salgai daude dagoeneko, Araiako Kuttuna Tabernan, Gasteizko liburuaren etxean eta Aguraingo Turismo bulegoan. Andra Mari Aretoko ikuskizunetarako sarrerak 8 euro balio ditu eta Arrazpi Berri polikiroldegirakoetarako, berriz, 12 euro helduek eta 5 euro haurrek. Azkenik bost ikuskizunetarako sarrerak ere eskuratu ahal izango dira 37 eurotan helduena eta 16 euran haurrena.

Programa:


Abuztuak 11, larunbata:
20:00tan Herriko Plazan
'Mediopelo' - Ganso & Cía
21:15etan Andra Mari Aretoan
'Antonio Remachado' - Kolectivo Monstrenko
22:30etan Arrazpi Berri Polikiroldegian
'Avanti' - Traspasos Kultur
24:15etan Andra Mari Aretoan
'Antonio Remachado' - Kolectivo Monstrenko
24:30etan Herriko Plazan
'Humanus Cómicus' - Niño Costrini

Abuztuak 12, igandea:
13:30etan Centro del Pueblon
'Ametsetan bizi!' (euskaraz) - Trapu Zaharra
20:00etan Herriko Plazan
'En la Cadiera' - Producciones Viridiana
21:15etan Andra Mari Aretoan
'Antonio Remachado' - Kolectivo Monstrenko
22:30etan Arrazpi Berri Kiroldegian
'Aquí va a pasar algo' - Zanguango Teatro Producciones

Abuztuak 13, astelehena:
22:30etan Arrazpi Berri Polikiroldegian
'Lingua Nabajorum' (euskaraz) - Ez Dok Hiru Teatroa

Abuztuak 14, asteartea:
20:00etan Herriko Plazan
'The Magomic Show' - Gromic
21:15etan Andra Mari Aretoan
'Antonio Remachado' - KOlectivo Monstrenko
22:30etan Arrazpi Berri polikiroldegian
'Llorar x llorar' - Pez en Raya
24:15etan Andra Mari Aretoan
'Antonio Remachado' - Kolectivo Monstrenko
24:30etan Herriko Plazan
'Shake! Shake! Shake!' - Paki Payá

Abuztuak 15, asteazkena:
20:00etan Herriko Plazan
'Libertia' (Haur antzerkia euskaraz) - Hotzmuga
21:15etan Herriko Plazan
'Antonio Remachado' - Kolectivo Monstrenko
22:30etan Arrazpi Berri Polikiroldegian
'Siglo de Oro, Siglo e Ahora (Folía)' - Ron lala