Abuztuaren 9tik 11ra bitarte Fest'Arts antzerki jaialdia izango da Libournen

Abuztuaren 9tik 11ra bitarte Fest'Arts antzerki jaialdia izango da Libournen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abuztuaren-9tik-11ra-bitarte-festarts-antzerki-jaialdia-izango-da-libournen/@@download/image/20127302141festarts.jpg
2012/12/13
berria
Euskal kale antzerkia erakusteko apostu berezia egin du aurten, abuztuaren 9tik 11ra bitarte  Libournen nagusituko den Fest'Arts kale antzerkiaren jaialdi ezagunak. Emanaldien artean, hortaz, Deabu Beltzak, Organik, Trapu Zaharra eta Turukutupa ikusgai izango dira.

Etxepare Euskal Institutuak, OARA Office Artistique de la Region de Aquitainek eta Liboouneko Fest'Arts Jaialdiaren arteko elkarlanaren ondorioz sortutako hitzarmenari esker, programatu dituzte lau euskal antzerki taldeak. Jaialdian parte hartzen duten mundu gzutiko 38 konpainien artean, hortaz, lau euskaldunak izango dira.
Guztira 12 emanaldi eskainiko dituzte Libournen, 5 ikuskizunetan. Deabru Beltzak taldeak Les Tambours de Feu obraren bertsio gaurkotua aurkeztuko du Libournen, Organik taldeak Maudites antzezlana, Turukutupa taldeak, berriz, Reziklettes obra, eta Trapu Zaharrakberriz Eroak eta La Averia

Egitaraua:


Deabru Beltzak:
Abuztuak 9, osteguna, 23:00etan 'Les tambours de feu' Départ rue Chanzy-n
Abuztuak 10, ostirala, 23:00etan 'Les tambours de feu' Départ rue Chanzy-n
Abuztuak 11, larunbata, 23:00etan 'Les tambours de feu' Départ rue Chanzy-n

Organik:
Abuztuak 9, osteguna, 21:30etan 'Maudites' Place d'Armes de l'ESOG-en
Abuztuak 10, 21:30etan 'Maudites' Place d'Armes de l'ESOG-en
Abuztuak 11, 21:30etan 'Maudites' Place d'Armes de l'ESOG-en

Turukutupa
:
Abuztuak 9, osteguna, 16:00etan 'Rezyklèttes' Esplanade François Mitterrand-en
Abuztuak 10, ostirala, 16:00etan 'Rezyklèttes' Esplanade François Mitterrand-en
Abuztuak 11, larunbata, 16:00etan 'Rezyklèttes' Esplanade François Mitterrand-en

Trapu Zaharra Teatro:
Abuztuak 9, osteguna, 11:00etan 'La Aveia' Rue Chanzyn
Abuztuak 10, ostirala, goizean, 'Eroak' Centre Villen
Abuztuak 11 larunbata, goizean, 'Eroak' Centre Villen