Abuztuaren 4tik 9ra, Gasteizko Andre Mari Zuriaren Jaiak

Abuztuaren 4tik 9ra, Gasteizko Andre Mari Zuriaren Jaiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abuztuaren-4tik-9ra-gasteizko-andre-mari-zuriaren-jaiak/@@download/image/2012833586gasteiz_txosnak.jpg
2012/12/13
berria
Abuztuarekin batera iristen dira Arabako hiriburuko jaiak. Larunbat arratsaldean Zeledonek emango die hasiera Andre Mari Zuriaren Festei, plazatik bere ohiko jaitsiera eginez. Suziria jaurtitzearekin batera, Gasteiz festa giroan murgilduko da aste betez. Txosna gunean ez dira kontzertuak faltako, eta ostiraletik hasita, Kokein, Zea Mays eta beste talde ugari igoko dira eszenatokira.

Gasteizko festak Iruñeakoen eta Baionakoen ostean iritsi ohi dira, eta segidan etortzen dira Donostiako eta Bilbokoak ere. Euskal Herriko txoko guztiak dantzan jartzen dira udan, eta erritmoa jaitsi gabe gazteok ere batetik bestera zabiltzate, parrandaz parranda eta giro onean.

Andre Mari Zuriaren Jaietako egitaraua ere bete betea dator aurtengoan, eta aste betean musikaz, ikuskizunez, haurrentzako jokoez, gazteentzako probez, eta beste hainbat ekimenez gozatzeko aukera izango dute bertaratuek.

Hain zuzen, Gasteizko Txosnek ere zazpi eguneko kontzertuak prestatu dituzte aurtengoan. Jaiak baino egun bat lehenago hasiko dira, abuztuaren 3an, Ikasle Eguna antolatu baitute, eta Kokein eta Zea Mays arduratuko dira musika jartzeaz.

Besteak beste, Akerbeltz, Sumision City Blues, Capsula, Mutürbeltz, Itziarren Semeak, Obrint Pas, eta beste hainbat taldek eskainiko dituzte kontzertuak aste osoan zehar. Plan hoberik nekez aurkituko duzu!

Agenda osoa


GAZTEZULOren Agendan aurkituko duzu egitarau osoa.