Abuztuaren 30etik irailaren 30era izango da GetxoPhoto

Abuztuaren 30etik irailaren 30era izango da GetxoPhoto https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abuztuaren-30etik-irailaren-30era-izango-da-getxophoto/@@download/image/20127198990getxofoto2012.jpg
2012/12/13
berria
Ereaga hondartzatik Algortako Portu Zaharrera bitarte izango da GetxoPhoto Argazkigintza Jaialdiaren seigarren edizioa. Guztira hogei erakusketa izango dira eta umezaroaren inguruan oinarrituko da edizio berria.


Erakusketez haratago ere, zer ikusi izango da hilabete osoan zehar Algortan, Getxophoto Argazkigintza Jaialdian, eta ekitaldien artean, jarduera fotografikoak, hitzaldiak eta proiekzioak ez dira faltako.
Frank Kalero komisarioa izango da aurten, jaialdia osatuko duten hogei erakusketak gobernatuko dituena eta, izan ere, berak aukeratu baititu haurtzaroa ardatz duten erakusketa guztiak, gaika antolatzeko. Horien artean azpimarratu daitezke, txinatarren adopzioa (O Zhang), urtebetetze jaiak (Vee Speers) eta umeen ipuin klasikoak eta superheroi modernoak (Jan von Holleben).
GetxoPhoto jaialdian edonork hartu dezake parte, argazkilari zaleetatik hasi eta profesionaletara iritsi biarte. Adinez txikiak direnak, berriz, guraso edo ordezkarien baimena aurkeztu beharko dute.

GetxoPhoto 2012


  • Zer: Haurtzaroari gorazarre egiteko GetxoPhotok herritarren partaidetza GetxoPhotok sustatuz eskaintzen duen espazioa.
  • Nork: Edonork du parte hartzeko aukera, profesionalak zein zaleak. Adinez txikia bada, guraso edo ordezkarien baimena aurkeztu beharko du.
  • Nola: getxophoto@gmail.com helbidera bidalita, inskripzio fitxarekin batera bidalita. Argaziak .jpg artxiboa izan beharko du eta 1024 x 682 pixeleko gutxieneko erresoluzioan.
  • Non: Aurkeztuko diren argazki guztiak GetxoPhoto 2012 ospatzen den bitartean erakusketa aretoan proiektatuta egonen dira, eta horietatik 30 saltokian ere erakutsiko dituzte.
  • Noiz: Argazkiak jasotzeko epea abuztuaren 19an bukatuko da.