'Abuelita de Batman', gaurko gizarteari kritika

'Abuelita de Batman', gaurko gizarteari kritika https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abuelita-de-batman-gaurko-gizarteari-kritika/@@download/image/20116154901Gurasoen_posta_elektronikoa-2.jpg
2012/12/13
berria
Banarte Antzerki taldeak aste honetan estreinatuko du Eva Guerrero bilbotarrak zuzendutako Alejandro Licona antzerkigile mexikarraren 'Abuelita de Batman' antzezlana.

Ekainaren 18an izango da lehen emanaldia, 20:00etan Matienako Errota Kultur Etxean, eta estreinaldi ofiziala Bilboko Arteria Kampos Eliseos Antzokian izango da ordu berean, ekainaren 23an. Ameriketako lurraldeak zeharkatu ondoren, Espainian aurkezten den lehen aldia izango da datorren larunbatekoa.

Abuelita de Batman komediak, Mexikoko esaera zaharrean oinarritzen da egun ezarri diren balore eta aurreiritziei kritika egiteko. Sarrerak salgai daude dagoeneko, Errota Kultur Etxean eta Bilboko Kanpos Eliseon.

 


Sinopsia


Abuelita de Batmangure gizartean nagusi diren baloreei kritika gogorra egiten dion komedia da.Aurreiritzi eta eguneroko egoerak erabiltzen ditu gizarte guztia islatutaegoteko. Giza kritika hau, izen bereko esaera zahar mexikarrean dago oinarritua,“noski” edo “ jakina” baieztatzeko erabilia dena.

 

Antzezlanak bost zati eta zati bakoitzean komedianagusituko da, baina gure gizartean nagusi den balore urritasunaren inguruanhausnartzeko tartea ere izango du ikusleak.

 

Antzerki taldeak egin duen azken produkzioak,Vuelve bigotillo vuelve, arrakasta izan zuen osoarrakastatsua izan zen eta komunikabideetan ere eragina izan zuen. Abuelitade Batman lanak zuzeneko musika izango du eta eszenografiakjoko handia emango dio antzezlanari.