Absentaren "izen ona"

Karslruhetik, Alemaniako hiritik, oso bestelako albisteak datozkigu. Bertako Kimika Ikerketen Bulegoak berreskuratu egin du absentaren "izen ona". Absenta edari "madarikatua" da. Graduazio handikoa: alkoholaren proportzioa ia %90ekoa da. Zale asko izan ditu artisten artean: Wilde, Degas, Picasso... Van Goghek belarria absenta mozkorraldi batean moztu zuela diote. Kontua da absentak neurotoxina tujona duela, eta substantzia horrek aluzinazioak eragin ditzakeela. Horregatik debekatu zuten garai batean. Karslruheko ikerlariek ia duela ehun urteko absenta aztertu eta tujona nahiko gutxi duela esan dute; Europako Batasunak gaur egun baimendutakoa baino gutxiago, adibidez.