Abortuaren legea Mexiko DFn

Mexiko DF hirian, urtea bete berri du haurdunaldiko lehen 12 asteetan abortua baimentzen duen legeak. Kasu horretaz gain, bortxaketa izan denean, fetuaren malformazio kasuetan, eta amaren osasuna arriskuan egon daitekeenean baimentzen dute abortua. Legea iazko apirilaren 24an onartu zuten, eta iskanbilak izan ziren aldeko eta kontrakoen artean, kontuan izan behar baita, Mexiko dela katoliko gehien dituen munduko herria, Brasilen ondotik. Mexiko DF, Kuba, Guayana eta Puerto Rico dira abortua baimentzen duten Amerika Latinoko eta Karibeko herrialde bakarrak. Erakunde feministen arabera, 4,5 milioitik gora abortu klandestino izaten dira urtero Brasil, Kolonbia, Mexiko, Peru, Dominikar Errepublikan eta Argentinan.