Abortuaren despenalizazioruntz Txilen

Abortuaren despenalizazioruntz Txilen Txileko Kongresuan eztabaida hasi dute, oposizioak despenalizatzeko lege proiektua aurkeztu du, gobernua aurka egon arren. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abortuaren-despenalizazioruntz-txilen/@@download/image/56219070_401.jpg
2021/01/15
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Txileko Kongresuan eztabaida hasi dute, oposizioak despenalizatzeko lege proiektua aurkeztu du, gobernua aurka egon arren.
Abortuaren despenalizazioruntz Txilen

Egun, Txilen abortua ez da legezkoa. Hiru kasutan soilik dago baimenduta abortua, 2017an onartutako lege baten arabera: haurdun dagoenaren bizitza arriskuan denean, bortxaketa izan denean eta fetua bizitza arriskuan dagoenean. Salbuespen horiek ez dira nahikoak, izan ere, abortu eskarien %3 soilik izaten dira halako arrazoiren batengatik. Eta zer egiten dute gainontzeko kasuetan? Bada modu klandestinoan abortatu.

Egoerari buelta ematen hasteko lege proiektua aurkeztu du oposizioak Txileko gobernuan; proiektu honek ez luke abortua guztiz legeztatuko, azken helburua hori bada ere, baina behintzat lehen hamalau asteetan haurdunaldia mozten dutenak ez zigortzeko aukera irekiko luke. Dena den, Argentinako kasuarekin alderatuta, Txilek zailtasun handiak izango ditu lege proiektua aurrera eramateko, Gobernuak argi utzi baitu abortu librearen aurka dagoela.

Dena den, bada esperantzarako tarterik, izan ere, oraintxe Augusto Pinocheten garaiko Konstituzioa ezeztatu eta berria idazteko prozesuan murgildurik dago herria. Bitartean, mobilizazioak izan dira herrialdean, bai abortuaren aldeko Marea Berdeak antolatuta eta baita aurka daudenen artean ere.