Abortatu izana leporatu zioten emakumea askatu dute eL Salvadorren

Abortatu izana leporatu zioten emakumea askatu dute eL Salvadorren Evelyn Hernández 21 urteko emakumea haurdun gelditu zen bortxaketa baten ondoren, eta haurra hilik jaio zen; bi urte eman ditu kartzelan, abortatu izana leporatuta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abortatu-izana-leporatu-zioten-emakumea-askatu-dute-el-salvadorren/@@download/image/_108372063_gettyimages-1162754813.jpg
2019/08/20
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Evelyn Hernández 21 urteko emakumea haurdun gelditu zen bortxaketa baten ondoren, eta haurra hilik jaio zen; bi urte eman ditu kartzelan, abortatu izana leporatuta.
Abortatu izana leporatu zioten emakumea askatu dute eL Salvadorren

Aske da Evelyn Hernandez, azkenik. Bi urte eman ditu kartzelan, eta guztira 30 urteko kartzela zigorra ezarri zion Cojutepequeko Auzitegiak (El Salvador); arrazoia? Abortatzea. Orain, Hernandezek abortatu zuela frogatzea ezinezkoa dela ondorioztatu du Auzitegiak, eta aske utzi dute.

Hernandezek behin eta berriz jasan zituen bortxaketak; ez zuen sekula salatu, erasotzaileak mehatxupean zuelako. Azkenean, haurdun gelditu zen; baina emakumeak ez zuen jakin haurdun zegoela egun batean min handiak sentitu zituen arte. Ospitalera iritsi zenerako berandu zen; haurra hilik jaio zen. Orduan hasi zen Hernandezen amesgaiztoa; atxilotu eta espetxeratu egin zuten, abortatzea leporatuta.

Orain, justiziak arrazoia eman dio, eta ez hori bakarrik, sekulako aurrera pausoa eman du Hernandez aske utziz; herrialdeko elkarte feministen ustetan, bere kasuak antzeko beste hainbat eta hainbat emakumeren egoera hobetzeko balio dezake. Hain zuzen, herrialdean emakumeen eskubideen aldeko sinbolo bihurtu da Hernandez, eta bere garaipenak itxaropena ekarri du abortuarekiko gogorrenetarikoa den herrialdeko emakumeentzat. Hain zuzen, indarkeria gogorra jasaten duten El Salvadorreko emakumeek, batez ere txiroek; horrekin batera, ez dute osasunbiderako baliabiderik, eta ondorioz, askotan jasaten dituzte nahi gabeko abortoak, baina ospitalera joateko beldur dira, ondorio judizialengatik.