Abokatu Jazartuaren III. Nazioarteko Egunaren harira, mahai-ingurua Donostian

Abokatu Jazartuaren III. Nazioarteko Egunaren harira, mahai-ingurua Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abokatu-jazartuaren-iii-nazioarteko-egunaren-harira-mahaiingurua-donostian/@@download/image/abokatu_jazartu_1359019010.jpg
2013/01/24
berria
Euskal abokatuek bizi duten egoera eta pariatzen duten jazarpena salatzeko, hainbat elkarretaratze egingo dituzte Europa osoko espainiar enbaxaden aurrean gaur, Abokatu Jazartuaren III. Nazioarten Egunean. Donostian, halaber, mahai-ingurua egingo dute Gipuzkoako Abokatuen Elkargoan.


Europako Abokatu Demokratek (AED-EDL) eta Europako Demokraziaren eta Munduko Giza Eskubideen Aldeko Abokatuek (ELDH), beste hainbat elkarteren laguntzarekin, orain hiru urte aldarrikatu zuten lehen aldiz Abokatu Jazartuen Eguna. Mundu osoko legegizonek jasaten duten jazarpena salatu nahi izan zuten, eta horretarako, urtez urte, inguru jakin bateko abokatuei egiten diete erreferenetzia.

Aurtengoan, hain zuzen, euskal abokatuak dituzte gogoan. Esparru ezberdinetan jasaten duten esetsia aztertu nahi dute, eta hori salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte Europako espainiar enbaxaden aurrean.

Donositako Abokatu Elkargoaren ekimenez, halaber, hitzaldi / mahai-inguru moduko bat egingo dute goizeko 11:00etan hasita Gipuzkoako Abokatuen Bazkunan. Miguel Castellsek eta Haizea Ziluagak, Iñaki Carrok eta Luix Aringaarrementeriak hartuko dute parte.

Gainera, Iñaki Goiaga preso politikoen abokatuaren kasua eta haren inguruko kanpaina mediatikoa izango dituzte hizpide.