Ablazioaren datu beldurgarriak

Ablazioaren datu beldurgarriak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ablazioaren-datu-beldurgarriak/@@download/image/201024464ablazioa.jpg
2012/12/13
berria
Ablazioaren datu beldurgarriak
8.000 ume eta emakume baino gehiagori ablazioa egiten diete, egunero, Afrikan, Munduko Osasun Elkarteak emandako datuen arabera. Klitorisa kentzea Afrikako 20tik gora herrialdetan onartuta dago. Arabiar Emirerrietan, Israelen, Iraken, Indian, Indonesian eta Malasian ere horrelakorik egiten dutela ohartarazi dute. Hainbat emakume ebakuntza egin ostean hiltzen dira odolustuta, eta beste askorengan ondorio larriak izaten ditu.