Abian dira Leioako Umore Azokaren prestaketak

Maiatzaren 17tik 20ra bitartean egingo dute Leioako Umore Azoka - Kaleko Artisten Azokaren XIII. edizioa. Kaleko artearen berrikuntzen inguruan, sektore profesionalak zein ikuslego orokorrak egindako erakustaldiak bilduko dituzte bertan. Dagoeneko laurehundik gora proposamen jaso dituzte antolatzaileek, eta lau egunez ikuskizunez beteko dituzte hiriko kaleak. Ametsez, ilusioz eta pasioz beteriko hitzordua dute ikusle zein parte hartzaileek.
Iragan urtarrilaren 30era bitarte izan zuten izena emateko eta proposamenak aurkezteko epea zabalik. Orotara, 358 erakundek euren prestutasuna azaldu dute Umore Azokako antolatzaileek egindako deiari erantzuteko, eta 420 ikuskizun eta proiektu aurkeztu dituzte.
Lau egunez Leioako kaleetan sorkuntza eszenikoak aurkeztuko dituzte parte hartzaileek. Hain zuzen, kalea da azoka honen berezitasuna, ikuskizun bila datozen profesionalak erakartzen dituena. Horregatik, kaleen esperimentazioaren alde egiten du Umore Azokak.
%10 Euskal Herrikoak
%55 Estatu Espainiarretik etorriak
%25 Nazioarteko parte hartzaileak

Parte hartzaileak jatorriaren arabera
%10 Euskal Herrikoak
%55 Estatu Espainiarretik etorriak
%25 Nazioarteko parte hartzaileak