Abian dira Gazteaukerak antolatutako kartel lehiaketak

Abian da beste urte batez Auzolandegietarako eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programarako kartel lehiaketa. Lana bidaltzeko epea martxoaren 8ra bitarte izango da zabalik, eta irabazleek Hego Amerikako herrialde batera bidaia lortuko dute. Animatu!
Euskadiko gaztea bazara, 18 eta 30 urte badituzu, eta zure sormen gaitasuna zertara bideratu ez badakizu, adi ondorengo informazioari!
Argazkia, marrazkia, collagea… edozer erabilita osa ezazu irudi bat, eta hari loturik, gaineratu lelo erakargarri eta fresko bat. Hori bezain erraza da Gazteaukerak antolatutako 2013ko Auzolandegietarako eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kartela osatzea. Ideia bat edukitzea da garrantzitsuena, hortik aurrerakoak pentsatu gabe etortzen baitira.
Ezaugarriak
Irudiak JPG formatua izan behar du, 72 ppp-tako bereizmena eta 70x50 cm-tako neurria. Leloa, bestetik, gazteleraz edo euskaraz egin daiteke, baina ez zaio irudiari txertatu behar: izen emate orria betetzearekin batera, bertan idatzi behar da. Guzti hau gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es edo gazteria-lankidetza@ej-gv.es helbidera bidali behar da.
Lanak bidaltzeko epea martxoaren 8ra bitarte izango da zabalik. Lehiaketa bateko zein besteko irabazleek, gainera, Hego Amerikako herrialde baterako hegazkin bidaia irabaziko dute, norberak bere kaxa antolatu ahal izateko.
Dudak izanez gero, idatzi gazteaukera@gmail.com helbidera.