Abian dira 24. gazteen antzeri topaketak

Abian dira 24. gazteen antzeri topaketak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abian-dira-24-gazteen-antzeri-topaketak/@@download/image/2012593886antzerki_topaketak.jpg
2012/12/13
berria
Abian dira 24. gazteen antzeri topaketak
Maiatzaren 4ean hasi ziren, eta ekainaren 15era bitartean Donostialdeko hainbat antzerki talde amateurrek beren obrak antzeztuko dituzte hiriburuko eszenatokietan. Gazte antzerki topaketen 24. urteurrena da aurtengoa, eta hogeita bi taldek hartuko dute parte. Bi kategorietan sariak lortzeko aukera izango dute.


Udaberriarekin batera egunak luzatu egiten dira, eta iluntzetan ez da etxera joateko gogorik izaten. Horregatik, maiatza osoan zehar eta ekaina erdira bitarte antzerki obraz beteko dira Donostiako Lugaritz Kultur Etxea, Antzoki Zaharra eta Gazteszena. Baina ez dira edonolako lanak izango, inguruetako senior eta gazte taldek aurkeztutako antzezlanak baizik. Euskaraz zein gazteleraz arituko dira, eta epaimahaiaren aurrean urte osoan egindako lana erakutsiko dute.

Gazteen antzerki topaketek, ohikoa denez, talde ugari bildu dituzte egitarauan. Ekimenaren helburua gazteen antzerkia bultzatzea da, bai antzerki taldeetan prestatzen dena, baita eskoletan gauzatutakoa ere; halaber, sarrerek 3 euro balio dute, eta beraz, ikusleek ere ez dute aitzakiarik izango bertaratu eta lagun zein ezezagunen lanaz gozatzeko.

Aurtengoan, berritasun bezala, Usandizagako Goi Mailako Heziketa Zikloko Publizitate Grafikoko bigarren mailako ikasleek egin dute topaketen kartela. Antzerki saioak goizetan zein arratsaldetan izango dira, baina bereziki iluntzetan egingo dituzte.

Egutegia (gaurtik aurrera)


Volpone (maiatzaren 21ean, Antzoki Zaharrean)
Marga Altolaguirre da zuzendaria, eta gaztelerazko 75 minutuko obra izango da, Volpone aberatsari buruzkoa.

Baserrian galdurik (maiatzaren 22an, Gazteszenan)
Sudur Punti taldeak, Lur Kortaren zuzendaritzapean egindako lana, baserrira asteburu pasa doazen gazte talde bati buruzkoa. Euskaraz, 35 minutu.

Beldurrei ateak itxi (maiatzaren 23an Gazteszenan)
Lagunessbortz taldeak bizitzari egindako omenaldia. Zuzeneko musika joko dute Aitziber Ayestaren gidaritzapean. 50 minutuko euskarazko obra.

Trabajo para siete (maiatzaren 24an Antzoki Zaharrean)
Ivim antzerki taldearen lana, zazpi lagunen gorabeherei buruzkoa. Ruben Arrospide da zuzendaria, eta 40 minutuko gaztelerazko obra da.

Dirua (maiatzaren 25a, Antzoki Zaharra)
Zurriola antzerki eskolako junior taldeak egindako lana, Anartz Zuazuaren gidaritzapean. Aristofanesen obra klasikoan oinarritutako ordu beteko lana, euskaraz.

La felicidad de estar enferm@ (maiatzeran 27an Antzoki Zaharrean)
Ezezagunok taldearen 40 minutuko lana, gazteleraz egindakoa. Ana Perez, Miren Etxeberria eta Luisma Moreno dira zuzendariak.

Reescribiendo "El principito" (maiatzaren 28an, Gasteszenan)
Maite Agirrek zuzendutako lana da, Espresiogunea I eta Dantza Gunea taldeak aurkeztutakoa. Printze txikia obra ezagunaren interpretazio pertsonala egingo dute.

Hamelingo Flautista (maiatzaren 29an Lugaritzen)
Zurriola Antzerki Eskolako taldearen lana, ohiko ipuinean oinarritutakoa. Mikel Sarriegi da zuzendaria, eta 45 minutuko euskarazko obra izango da.

Udako gau bero bateko ametsa (maiatzaren 30a, Lugaritz)
Shakespeareren obra ezagunaren antzezlan komikoa da, Zurriola antzerki eskolak aurkeztua. Ordu beteko euskarazko lana gidatu du, berriro ere, Mikel Sarriegik.

Gertaerei begira (ekainaren 2an, Antzoki Zaharrean)
Boxtok taldeak, Iñigo Aranbarriren gidaritzapean, bost euroko billetean oinarritutako lana aurkeztuko du. 40 minutuko euskarazko lana.

Hitzezko erasoa (ekainaren 7a, Lugaritz)
Anartz Zuazuak zuzendutako ordu beteko lana, euskaraz. Hitza oinarri duten sei istorio aurkeztuko ditu oraingoan Zurriola Antzerki Eskolako senior taldeak.

Din Dan Don! (ekainaren 11n, Antzoki Zaharrean)
Ezinean taldeak aurkeztutako sormen lana da. 40 minutuko iraupena du, euskaraz, eta Iñigo Aranbarri da zuzendaria. Gabonak ditu oinarri antzezlanak.

Criaturas (ekaiaren 11n, Antzoki Zaharrean)
Ivim antzerki taldearen senior taldeak egindako gaztelerazko lana. 80 minutuko iraupena du Cesar Sabaliak gidatutako obra, lau guraso bikote protagonista dituena.

Love Actually (ekainaren 12an, Antzoki Zaharrean)
Binahi taldeak, Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegi zuzendariaren aginduetara, prestatu du ordu beteko lana. Gaztelerazko maitasunari buruko istorioak.

Cletas"s Volta (ekainak 12, Lugaritzen)
Marga Altolaguirreren talde sormen lana, Cleta printzesaren istorioa buruzkoa. Ordu beteko lana da, gazteleraz.

Adulterios (ekainaren 12an, Antzoki Zaharrean)
Hiriko bikoteen bizitzen atzean ezkutatzen dena taularatuko du Tiragul taldeak. Peio Arnaez da gaztelerezko ordu beteko obraren zuzendaria.

Los Ciegos (ekainaren 13an, Antzoki Zaharrean)
Marga Altolaguirrek zuzendutako gaztelerazko 45 minutuko lana. Maurice Maternlincken obra.

7tik/3 (ekainaren 13an, Lugaritzen)
Zurriola Antzerki Eskolako taldeak, Joxerra Fachadoren zuzendaritzapean, egindako sormen lana. Ikasle pixu batean, azterketa garaian, bizi duten girora gerturatuko gaituzte ordu berez. Euskarazko lana.

Las tres gracias de la casa de enfrente (ekainak 13, Antzoki Zaharra)
Peio Amez zuzendariaren La Rata India taldeak aurkeztutako gaztelerazko lana. Hiru ahizpa, elkarrekin bizi direnak, ditu protagonista ordu beteko obrak.