Abian da VIII. Tene Mujika Beka deialdia

Abian da VIII. Tene Mujika Beka deialdia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abian-da-viii-tene-mujika-beka-deialdia/@@download/image/20129251079idatzi.jpg
2012/12/13
berria
Zazpigarrenez Debako Udalaren eta Elkar argitaletxearen elkarlanaren bitartez abian jarri dute historia hurbilaz idazteko Tene Mujika Beka. Abenduaren 10a bitarte zabalik dago eskaera epea eta ekimenak 6.000 euroko dirulaguntza emango du.


Azken 60 edo 70 urteetan atzera egin eta denbora tarte horretan izandako gertakari historikoen inguruko idazteko interesa duen guztiak aukera du dirulaguntza eskaera egiteko.
Fikziozko lanak onartuko ez dituzten arren, obraren lanketa literarioari tartea utzi diezaioke autoreak hala nahiko balu. Lan guztiak jatorrizkoak izan behar dira eta euskaraz idatzitakoak.
Parte hartzeko interesa duen guztiak orri bakarreko curriculum laburra, idatzi nahi duen lanaren deskribapena 3 eta 6 orri bitarteko tartean, eta azkenik , 15 eta 20 orrialdeetan idazlanaren lagina aurkeztu beharko du. Eskaerak bidaltzeko azken eguna abenduaren 10a izango da.
Epaimahaia Alberto Barandiaranek, Idurre Eskisabelek eta Elixabete Garmendiak osatuko dute eta jasotako lan guztien artean bat aukeratuko dute 2013ko urtarrilan.

Tene Mujika dirulaguntza:


Epea: Abenduaren 10a bitarte
Epaimahaia: Alberto Barandiaran, Idurre Eskisabel eta Elixabete Garmendia
Aurkeztu beharrekoak:
  • Orri bakarreko curriculum laburra
  • Lanaren deskribapena (3-6 orri)
  • Lanaren lagina (15-20 orri)
Izen-ematea: artxiboa@deba.net helbidean