Abian da Sopela Kosta Fest jaialdiko surf-laburmetraien lehiaketa

Abian da Sopela Kosta Fest jaialdiko surf-laburmetraien lehiaketa Lanak aurkezteko epea irailaren 3ra arte izango da zabalik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abian-da-sopela-kosta-fest-jaialdiko-surf-laburmetraien-lehiaketa/@@download/image/Captura de pantalla 2017-06-27 a las 12.39.26.png
2017/06/27
albiste-laburra
Lanak aurkezteko epea irailaren 3ra arte izango da zabalik
Abian da Sopela Kosta Fest jaialdiko surf-laburmetraien lehiaketa

Irailaren 21 eta 24 artean egingo den Sopela Kosta Fest jaialdiak surf-laburmetraien lehiaketan parte hartzeko epea zabaldu du jadanik, lanak irailaren 3ra arte aurkeztu daitezke-eta.


Parte-hartzea erabat doakoa da eta lehiatu ahal izateko nahikoa da jaialdiaren web orrian izena ematea,  aurrez laburmetraia eskegi den plataformaren lotura jarrita (YouTube, Vimeo, etab.) Lehiaketaren baldintza eta oinarri guztiak Sopela Kosta Fest jaialdiaren web gunean bertan ikus daitezke.


Laburmetraia guztiek surfa eta natura izan beharko dituzte ardatz, eta gehienez 30 minutuko luzera.


Sarituak izaten diren laburmetraia guztiak jendaurrean pantailaratuko dira, jaialdiaren lehen jardunaldian egingo den gala berezian, ostegunean, irailaren 21ean. Gainera, jaialdiko web orri ofizialean ere ikusi ahal izango dira.


Guztira 1.000 euro banatuko dira saritan laburmetraien hirugarren lehiaketa honetan. Lanik onenak 500 euroko dirusaria jasoko du, 250 euro herriko egile onenak eta beste 250 euro ‘Taula Lila’ alorreko irabazleak. Atal honetan emakumeek eginiko laburmetraiek parte-hartuko dute, eta emakumezkoek surfean duten presentziari garrantzia emango zaio, estereotipoak edota genero ikuspegiko desberdintasunak apurtzeko grinarekin, beti ere.