Abian da Patxi Barcoren bigarren filma

Abian da Patxi Barcoren bigarren filma https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abian-da-patxi-barcoren-bigarren-filma/@@download/image/20091246630Dragoi_ehiztaria.jpg
2012/12/13
berria
Abian da Patxi Barcoren bigarren filma
Dragoi ehiztaria izenburua izango du, eta Asier Hormaza eta Itziar Ituño izango dira aktore nagusiak. ETA politiko-militarreko kide batek, fakzioa banatu ostean, Latinoamerikara alde egingo du, eta iraultzaileen alde ariko da borrokan Nikaraguan eta El Salvadorren borroka internazionalistan parte hartzera. Gipuzkoako hainbat herritan filmatu dute, eta Latinoamerikako eszenak Kuban errodatzen ari dira. Elkarrizketa gehienak euskaraz izango dira, eta 2010 amaieran zinema aretoetan izatea espero da.