Abian da Nikolas Lekuona argazki lehiaketa

Ordiziako Ortzadar Argazki Elkarteak antolatuta, zabalik da Nikolas Lekuona argazki lehiaketan izena emateko epea. Antolatzaileek hainbat sari banatuko dituzte partaideen artean eta Ordiziako inguruak hobekien irudikatzen dituztenek sari berezia eskuratuko dute.
Iazko arrakasta ikusita, Ordiziako Ortzadar Argazki Elkarteak abian du dagoeneko Nikolas Lekuona argazki lehiaketaren bigarren edizioa. 2012ko argazkien kalitatea hobetzea eta partaideen kopurua handitzea da antolatzaileen jomuga, eta argazkilaritzaren maitale guztiei lehiaketan parte hartzeko gonbita luzatu diete.
Aurkeztuko diren argazki guztien artean, Ordiziako txokoak irudikatzeak sari berezia izango du aurten. Gehienez ere, lau argazki bidali ahal izango ditu egile bakoitzak, eta guztiek aurretik saritu gabeak izan beharko dute.
Berrikuntza gisa, antolatzaileek lehiaketan parte hartuko duten argazki guztiekin bilduma bat osatu nahi dute, eta horretarako, egitasmo honetan interesa duen guztiak fitxategi digitala bidali beharko du, erresoluzio altuan, ortzadarordizia@gmail.com helbidera.
Argazkilaritza maite baduzu, hortaz, animatu eta parte hartu Nikolas Lekuona argazki lehiaketan, apirilaren 19ra bitarte duzu izena emateko epea!
2013ko maiatzaren 31n, 19:00etan Ordiziako Barrena Kultur Etxean.

Sariak:
- Lehenengo saria: 300 euro + garaikurra
- Bigarren saria: 200 euro + garaikurra
- Hirugarren saria: 100 euro + garaikurra
- Bertako saria: 100 euro + garaikurra
- Ordiziako txokoen sari berezia: 300 euro + garaikurra
Sari banaketa: