Abian da Irudimena 2013 sorkuntza lehiaketa

Abian da Irudimena 2013 sorkuntza lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abian-da-irudimena-2013-sorkuntza-lehiaketa/@@download/image/irudimena_karte_1365493915.jpg
2013/04/09
berria
Soinu batetik abiatuz, soinu berri bat sortzea, euskarazko testu bat idaztea edota irudi bat egitea. Horixe Euskal Kultur Erakundeak eta Azkue Fundazioak antolatutako Irudimena lehiaketan parte hartzeko egin beharrekoa. Lanak bidaltzeko epea maiatzaren 16ra bitarte duzu zabalik.


Hirugarren urtez antolatu dute Azkuen Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena internet bidezko lehiaketa. Euskal kulturaren inguruko sormena bultzatzea du helburu, eta horretarako, Hogei'ta gaztei zuzendutako programa du oinarri.

Antolatzaileek zortzi soinudun proposamen zerrenda osatu dute. Besteak beste, Olentzerori Oles, Zintzarrada, Kauterak, Beotibar, Erromeria edota Aratusteei buruz dira hautatuko kantak. Guztiak, noski, webgunean jarri dituzte eskuragai. Beraz, hamau urtetik gorako parte hartzaileek horietako bat aukeratu, eta berta oinarrituz beste soinu berri bat (musika, kantua, nahasketa…), euskarazko testu bat (edozein generotakoa) edo irudi bat (argazkia, marrazkia, margolana…) sortu beharko dute.

Ondoren, sorkuntza izen-emate orriarekin batera bidali behar zaie antolatzaileei maiatzaren 16a baino lehen. Sistema erraz eta eraginkorra da, eta bereziki erosoa. Segidan, modalitate bakoitzeko irabazleen izena ebatziko ditu epaimahaiak, puntuazio sistemaren bidez, eta bakoitzetik hiru onenen izenak aterako ditu; orotara, beraz, bederatzi irabazle.

Sari banaketa data aurrerago zehaztuko badute ere, jakin irabazleek sari potoloak eskuratuko dituztela: 300 euroko erosketa bonoa kultur dendetan erabiltzeko lehenek, 200 eurokoa bigarrenek, eta 100 eurokoa hirugarrenek. Animatu!

Lanen baldintzak


Soinuak:
Gehienez 3 minutuko grabazioak, MP3 formatuan.

Testuak:
750 eta 2.500 karaktere bitarteko testuak, word, PDF, Open Office edota beste testu formaturen batean.

Irudiak:
Formatu numerikoa duten artxiboak izan behar dira (.jpg, .gif, .tiff, .psd, …) eta bereizmena 600x600 pixeletakoa, gutxienez.