Abian da I. Mikologia Argazki Lehiaketa

Irailaren 20a bitarte zabalik da Loiolatarra Kirol Elkarteak Donostia Kulturarekin elkarlanean abian jarri duen I. Mikologia Argazki lehiaketan izena emateko epea. Perretxikoen inguruko edozein gaiaren inguruko irudiek tartea izango dute lehendabizikoz abian jarri duten lehiaketan.
Izen ematea doakoa izango da, eta irailaren 20ko arratsaldeko 20:00ak bitarte aukera izango dute argazkizale guztiek parte hartzeko. Argazkilari bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu eta horietatik bakarra izan daiteke saritua. 20 x 30 zentimetroko neurrian aurkeztu beharko dira paperean, eta 24 x 34 zentimetroko kartoi mehe zurrun eta txurian ezarrita egon beharko dute.
Lehiaketak hiru sari banatuko ditu, lehenak 300 euro irabaziko ditu, bigarrenak 200 eta hirugarrenak berriz 100 euro. Sari banaketa, irailaren 30ean izango da, Mikologia etea Gastronomia egitasmoen amaiera ekitaldian, Loiola auzoan dagoen Latsarien enparantzan, besteak beste.
Epaimahaia mikologi taldearen batzarreko kideek eta argazkilari profesionalek osatuko dute eta honen erabakia irailaren 25ean argitraratuko da. Mikologia eta argazkigintzaren lehendabiziko lehiaketa honetan aurkeztuko dituzten lan guztiak ikusgai izango dira irailaren 24tik 28ra bitarte.

I. Mikologia Argazki Lehiaketa
- Gaia: Perretxikoen eta horien inguruarekin harremana duen guztia, duten nabarmenkeria ezinbestekotzat hartuta.
- Izen ematea: Doan, irailaren 20a bitarte. Telefonoz zein postaz 619 77 92 82 (Loiolatarra Kirol Elkartean, Loiolatarra kalea 3-5, 20.014. Donostia)
- Sariak:
Lehenak, 300 euro eta diploma.
Bigarrenak, 200 euro eta diploma.
Hirugarrenak, 100 euro eta diploma
*Sariak banaketa irailaren 30ean izango da, 13:00etan Mikologia eta Gastronomia Ihardunaldien amaiera ekitaldian. - Erakusketa: Aurkeztutako argazkiak Loiolako Kultur Etxean ikusgai izango dira irailaren 24tik 28ra bitarte.