Abian da Huhezinema, film laburren jaialdia

Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak antolatzen duen Huezinemaren, euskal film laburren jaialdiaren, bosgarren edizioa martxan da dagoeneko. Martxoaren 23a bitarte zabalik da film laburrak aurkezteko epea.
Huhezinema berrikuntzekin dator maiatzaren 8tik 10era izango den bosgarren edizio honetan. Euspot Euskarazko Spot Lehiaketa izango da berrikuntzen artean aipagarriena, MUrekin batera, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa Kooperatibak sustatu duten lehendabiziko edizioa izango da.
Lehiaketan parte hartzeko ez dago adin mugarik eta Euskal Herrian jaio edo bizi direnek bakarrik izango dute lanak aurkezteko aukera. Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira, eta euskarazkoak edo gaztelerazkoak ez direnean azpidatziak eduki beharko dituzte.
Edozein generoko lanak onartzen ditu lehiaketak bideo zein zinema formatuan, baina bideoklip, iragarki eta bideo korporatiboak ez dira onartuak izango. Gehienez ere 30 minutuko lanak izango dira, eta ekoizpen data 2011ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izan beharko da.
Filmak aurkezteko epea 2012ko martxoaren 23an amaituko da, eta aurkeztutako lanak Aukeraketa Batzorde batek aurreikusita 10 film labur aukeratuko ditu. Sari banaketa maiatzaren 10ean izango da eta irabazleak bertan egon beharko du.
Sariak hiru sailetan banatuko dira. Batetik, Euskarazko Film Labur hoberenak 1.000 euro jasoko ditu, bestetik, Film Labur hoberenak 600 euro izango ditu, eta azkenik, Publikoaren Saria irabazten duenak 400 euro jasoko ditu.