Abian da 'Gazteak Hegoaren Bila' lehiaketa

Medicusmundik, Gobernuz Kanpoko Garapenerako Erakundeak, laugarrenez abian du 'Gazteak Hegoaren Bila' lehiaketa, 332 gaztek parte hartzen dute egitasmoa. Partaideen artean lehenengo sarituak Guatemalarako 10-15 eguneko bidaia irabaziko du, eta bigarrenak berriz Estatuan, aurretik lankidetzarekin adostutako bidaia antolatzeko 2.600 euroko saria izango du.
Lehiaketaren aurtengo helburu nagusia Sexu eta Ugalketa eskubieak zapaltzeak gure inguruan eta Hegoaldeko herrialdeetan ekar ditzazkeen ondorioen inguruan hausnarketa sustatzea da. Horretarako, maiatzaren amaiera bitartean partaideek lau proba gainditu beharko dituzte eta horietan guztietan Sexu eta Ugalketa Eskubideen inguruko arazoak izango dira aztergai.
Aztertu beharko dituzten edukien artean, emakumearen munduko egoera, sexu anitzasunarekiko errespetua eta inolako hertsadura, bazterkeria edo indarkeria jasan gabe norbere sexualitateari buruz erabakitzeko askatasunaren mailako ideiak nagusitzen dira.
Partaide guztiek 19 eta 30 urte bitarteakoak dira lau lagunek osatutako taldeetan ari dira lan egiten. Datorren ostiralean maiatzak 11 jakinaraziko dute azkeneko frogaren oinarria eta ekainaren 2an, goizean, izango da Bilbon azken froga, Bilbon antolatu duten jaian.
Lehiaketa hau medicusmundik, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin, Gehitu, Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkartearekin, Gasteizko Udaleko aholkularitza zerbitzuarekin eta Nuevos Horizontes Guatemalako elkartearekin elkarlanean antolatu du.