Abian da Gasteizen 'Garunaren Eskuineko Hemisferiotik' zinema zikloa

Abian da Gasteizen 'Garunaren Eskuineko Hemisferiotik' zinema zikloa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abian-da-gasteizen-garunaren-eskuineko-hemisferiotik-zinema-zikloa/@@download/image/20123193340verano-de-golia.jpg
2012/12/13
berria
Garunaren eskuineko hemisferioa piztea ahalbidetzen dituen zinema zikloa da, ostiralean, hilak 15an Gasteizeko Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan abiatu zena, eta martxoaren 25a bitarte, hainbat pelikula ikusgai izango dira. 

Ostiralean, hilak 16an Les plages d´Agnès pelikulak zabaldu zituen zikloaren ateak, eta asteburuan Alamareta True Love pelikula mexikarrak proiektatu ondoren aste honetan ere zer ikusi izango da Gasteizko Artiumen.
Proiekzio guztiak arratsaldeko 19:30etan izango dira Artiumeko emanaldi aretoan eta saio bakoitzak 2 euro balio ditu, ziklo osorako sarrerak berriz 8 euro.

Egitaraua:


Martxoak 23, ostirala:
Verano de Goliat
Sinopsia:
"Dokumentalaren eta fikzioaren artean, Nicolás Pereda-k (Mexiko, 1982) Teresa jarraitzen du, bere senarrak utzi ondoren, eta ze gertatu den ulertu nahian, gizona ezagutzen duten pertsonak eta bere etxebizitzak bisitatuko ditu. Pelikula abandonatzearen ondoren sortzen den sufrimenduaren, hautsitako promesen, deskonexioaren eta betiereko irrikaren inguruko hausnarketa bat da. Pereda zuzendaria, ekoizlea eta gidoilaria da, eta une honetako mexikar zinemagile aktiboenetako bat da."

Martxoak 24, larunbata:
El jugar más pequeño
Sinopsia:
"Dokumental honek El Salvadorreko herri baten historia kontatzen du, gerran utzi ondoren, bere herritarrek berriz populatzen dutena. Tatiana Huezo (El Salvador, 1972) gertatutakoaren ondoren pertsonen testigantzak eta bizitzeko era batzuk eta besteak aurkezten ditu. Bere herria izan zenera iritsi zirenean, ez zen ezer ez geratzen, beren hildakoen geldikinak batu behar izan zituzten, eta beren irudiak beti gogoan edukiz, bizitzen saiatu. El lugar más pequeño-k sari ugari jaso ditu nazioartean, besteak beste, Limako Nazioarteko Jaialdian edota Palm Springs-eko Nazioarteko Zinemaldian."

Martxoak 25, igandea:
John Prizer, Naomi Uman,, Jeff Scher eta Laboratoriumen zuzendari garaikide ezagunen fil aburren proiekzioak izango dira.