Abian da Gasteizen 'Euskarazko Musikaren Astea'

Korrika Kulturalak antolatuta 'Euskarazko Musikaren Astea' martxan da dagoeneko Gasteizen. Atzo arratsaldean egin zuten estreinako ekitaldia Montehermoso kulturunean eta martxoaren 3era bitarte, hainbat hitzordu izango dira Arabako hiriburuan.
'Zuzeneko Instanteak' musika argazki erakusketaren irekiera aprobetxatuta, atzo egin zuten Gasteizo Korrikaren aurkezpen ekitaldia Montehermoso kulturunean. Igandera bitarte zabalik izango da erakusketa eta tartean hainbat musika ekitaldi antolatu dituzte Gasteizko taberna eta musika aretoetan.
Gaur, otsailak 26, Libe gasteiztarrak abiatuko du lehena. Neubaten hasi zuen ibilbidea eta Sorkun eta Ekonekin aritu ondotik, Izaki Gardenak taldean entzun dugu azken boladan. Duela zenbait hilabete abiatu zuen, gainera, bakarlari gisa duen proiektua eta GEU elkarteak antolatuta, 20:30etan izango da gaur Parral Tabernan.
Otsailaren 27an, Esne Beltza taldeko Zigor Lampre Djaren eskutik 'DJ Master Class' saioa izango da, eta bertaratzen direnek musika tresnak, eta hainbat kontu ezagutzeko aukera izango dute Ibu Hots aretoan.
Otsailaren 28an, berriz, Solaris Jazz Trash kontzertua antolatu dute 20:30etan Gora Tabernan, eta azkenik, Euskarazko Musikaren Astea behar bezala amaitzeko, larunbatean, martxoaren 1ean, Izaki Gardenak, Zarama eta Balerdi Balerdiren kontzertua izango da, 22:00etatik aurrera, HellDorado aretoan.

Egitaraua:
- Otsailak 25, astelehena: Gasteizko Korrikaren aurkezpen ekitaldia
- Otsailak 26, asteartea: LIBE Parral tabernan
- Otsailak 27, asteazkena: DJ MASTER CLASS Ibu Hotsen
- Otsailak 28, osteguna: SOLARIS JAZZ TRAS Gora Tabernan
- Martxoak 1, ostirala: KONTZERTUAK HellDoradon
Izaki Gardenak (taldean) + Zarama + Balerdi Balerdi