Abian da Fermin Muguruzaren Kontrakantxa 'No More Tour'

Iragan ostegunean abiatuko zuen Fermin Muguruzak munduan barrena Kontrakantxa 'No More Tour', eta Euskal Herriko kontzertuetarako hainbat sarrera ditugu irakurleen artean banatzeko. Hortaz, Ondarroan, Durangon edo Gasteizen Kontrakantxa galdu nahi ez baduzu ibili bizkor eta eman izena!
Ikus-entzunezko lanetan ikusi dugu Fermin Muguruza azken sei urteetan, 'Checkpoint Rock' pelikuletan, Al Jazeera katerako 'Next Music Station' dokumentaletan eta, azken hilabeteetan batez ere, 'Zuloak' pelikularen aurkezpenekin buru-belarri.
2007an bira amaitu zuen eta sei urteren ondotik berriro ere eszenatokietara itzuli da. Kontrakantxa 'No More Tour' biran 9 musikarik parte hartuko dute. Mikel Txopeitak joko du bateria, Finok saxoa, Jontronek tronboia, Lonbik tropeta, Zigor DZ Dj-an, Oskar Benasek gitarra, Victor Navarretek baxua eta ahotsa, nola ez, Fermin Muguruzak. Xabi Solano ere tartean izango da, izan ere, urte batez Esne Beltza taldea utziko du 'No More Tour 2013' bira burutu ahal izateko.
Martxoaren 21ean eta 23an atzerrian hasi zuen bira eta apirilean iritsiko da Euskal Herrira. Ondarroako Kafe Antzokian, besteak beste, estreinatuko du 'No More Tour 2013', apirilaren 6an.
Durangon, Bilbon, Zarautzen eta Gasteizen, Iruñean, Tuteran ere ariko da apirilean, maiatzean eta ekainean, eta bira atzerrian amaitu aurretik, Lekorneko Musika Zuzenean Jaialdian ere taularatuko da ekainaren 28an.
Bira bi zatitan banatu du Muguruzak, lehena martxotik ekainaren amaierara bitarte, eta bigarrena berriz, uztailatik abuztura. Azken kontzertua abuztuaren 31n egingo du. Adi egon, GAZTEZULOk Euskal Herriko hainbat kontzertuetara joateko aukera ematen baitizu, Ondarroan, Gasteizen eta Durangon. Zorte on!
Martxoa
21: DIYARBAKIR/AMED - Newroz Celebration
23: BONN - Newroz Demonstration
Apirila
06: ONDARROA - Kafe Antzokia
11: RAMALLAH - Ramallah Cultural Palace
19: DURANGO - Plateruena
20: BILBO - Kafe Antzokia
26: MANRESA - Stroika
27: VALENCIA - Burjasot
29: BOCHUM - Bahnhof Langendreer
Maiatza
01: BERLIN - Kreuzberg Barrio Antifascista
04: VILLARROBLEDO - VIÑA ROCK Festival
10: OURENSE - REPERKUSION Festival
11: ZARAUTZ - Udaberri Fest
16: BUENOS AIRES - Teatro Vorterix
17: CORDOBA - Sala Astral
18: SANTIAGO DE CHILE - Galpón Víctor Jara
22: BOGOTA - Latino Power
25: MEXICO DF - El Plaza
31: GASTEIZ - Jimmy Jazz
Ekaina
01: IRUÑERRIA - Hatortxu Rock 15 urte
08: ROMA - CSOA Corto Circuito
12: LOS ANGELES - House of Blues
13: NEW YORK - Bowery Electric
15: NEW YORK - "The Swamp" Brooklyn
17: MONTREAL - Francofolies Festival
21: MADRID - Planet Babylon Festival
22: TUTERA - Zezen Plaza/Nafarroa Oinez
28: LEKORNE - EHZ Festibala
NO MORE TOUR 2013 (Part II)
(Biraren 2. Zatiaren hiru kontzerturen aurrerapena)
Uztaila 24: Tokyo - Club Asia
Abuztua
02: Sydney - Coogee Diggers
23: London - The Garage
31: AZKEN KONTZERTUA

Egitaraua: