Abian da Euskarazko Maitasun Gutun Lehiaketa

Abian da Euskarazko Maitasun Gutun Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abian-da-euskarazko-maitasun-gutun-lehiaketa/@@download/image/20122178844maitasun_lehiaketa.jpg
2012/12/13
berria
Abian da Euskarazko Maitasun Gutun Lehiaketa
Hendaia.com elkarteak hirugarren aldiz martxan jarri du Euskarazko Maitasun Gugun Lehiaketa. San Valentin egunarekin batera hasi, eta martxoaren 14ra bitarte dago zabalik lanak bidaltzeko epea. Aurtengoan, 'Zailtasun frogaren gaindi… amodio aitortza!' da gaia. Gutunak Hendaia.com elkartearen egoitzan aurkeztu behar dira.

Lehiaketa Hendaia Euskaraz ekimenaren baitan antolatu dute bigarren urtez, euskararen hilabetearen karietara. Izan ere, Maitasun Gutunen lehen lehiaketa Beleak elkarteak antolatu zuen, baina iaz Hendaia.com-ek hartu zion lekukoa.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hainbat idazle ospetsu izango dira epaimahaian; baita gutunen irakurketan eta sari banaketan ere. Horien artean, Aurelia Arkotxa Euskaltzaindiako lehendakari ordea, besteak beste.

Lehen saria 200 eurokoa da, bigarren saria 100 eurokoa, eta lehen hendaiarraren saria beste 100 eurokoa. Horretaz gain, garaikurra emango zaie irabazleei. Halaber, irailean antolatuko den Maitasun Adierazpen lehiaketan eta honako lehiaketa honetan parte hartzen dutenen artean bi pertsonentzako asteburu erromantiko bat zozketatuko da, Hendaian.

Oinarriak


Parte hartzaileak: Hamahiru urtetik gorakoak izan behar dute

Lanak: Euskarazkoak, originalak eta beste lehiaketetara aurkeztu gabeak. Ez da itzulpenik onartuko, eta gutxienez orri bakarrekoak eta gehienez hiru orrikoak izan beharko dute.

Gaia: Zaitasun frogaren gaindi… amodio aitortza!

Gutunaren aurkezpena: Gutun azal batean, egilearen izenik jarri gabe, soilik goitizena.
Lanari erantsitako beste gutun azal batean, kanpoan lanaren izena eta egilearen goitizena jarriko dira, eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia.

Epea: 2012ko martxoaren 14a

Non aurkeztu: Hendaia.com elkarteaa (Errepublika plaza, 6 – 64700 Hendaia, Lapurdi)

Sari banaketa: Martxoaren 30ean, Hendaiako Abbadia Gazteluaren kaperan, 19:00etan