Abian da euskal moneta ekologikoaren izena aukeratzeko bozketa

Abian da euskal moneta ekologikoaren izena aukeratzeko bozketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abian-da-euskal-moneta-ekologikoaren-izena-aukeratzeko-bozketa/@@download/image/2012575249euskalmoneta.jpg
2012/12/13
berria
Abian da euskal moneta ekologikoaren izena aukeratzeko bozketa
Tokikoa, euskalduna, ekologikoa eta solidarioa. Ekonomiaren zati bat bertokiratuz, tokiko trukaketei lehentasuna emateko proiektua jarri dute martxan Ipar Euskal Herrian. Aztarna ekologikoa murriztea eta euskararen erabilpena eta lekua garatzea dira, bertzeen artean, bertako moneta sortzeko egitasmoaren helburu nagusiak.



Pasa den urte amaieran, 2011ko irailan, eman zituzten Ipar Euskal Herrian bertako moneta sortzeko lehen urratsak, Alemaniako Bavaria eskualdeko esperientzian oinarrituta. Dagoeneko proiektuak aurrera egin du eta Euskal Herriko jendarteak proposatu zituen 328 izenen artean zazpi izen aukeratu dituzte.
Datorren ostegunera bitarte, maiatzak 10era bitarte, webgunearen bitartez izenak bozkatzeko epea zabalik da, eta gainera, datorren igandean, maiatzaren 13an, Senperen izango den Herri Urratsen bozka kutxetan bozkatzeko aukera ere izango da, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 15:00etara, Artisauen txokoan, sarrera nagusiaren ondoan. 

Bilkurak eskualdeka



Maiatzak 11n
20:30etan, Maulen
Salle Multiservice
Maiatzak 12an:
10:00etan Donibane Loitzunen
Trinquet Maitena
Maiatzak 16an:
20:30etan Saint Palaisen
Mairie, salle verte
Ekainak 1ean:
19:00tan Baionan
IUT place Paul-Bert