Abian da 'Errenteria Hiria' Film Laburren Lehiaketa

Irailaren 28ra bitarte zabalik da azaroaren 9an, 10an eta 11n 'Errenteria Hiria' Film Laburren XVII Lehiaketan parte hartzeko epea. Gai librean eta edozein hizkuntzatan aurkeztu beharko dira DVD formatuan, 2009 urtetik aurrera sortutako lanak.
Oreretako udalak antolatuta, hamazazpigarrenez martxan da 'Errenteria Hiria' Film laburren lehiaketa eta hilaren 28ra bitarte zabalik da lanak aurkezteko epea. Epaimahaiak aukeratuko dituen lanekin emanaldiak egingo dituzte Errenterian irailaren 9an, 10ean eta 11n, eta azken honetan izango da sari banaketa.
Lan guztien artean hainbat sari banatuko dituzte, lehenengo sarituak 1.000 euro, diploma eta garaikurra irabaziko du, ekoizpen onenaren sariak, berriz 600 euro eta diploma, publikoaren sariak 300 euro eta diploma, euskarazko lan hoberenak ere, 600 euro, diploma eta garaikurra, Oarsoaldeko lanik hoberenak 300 euro, diploma eta garaikurra, eta azkenik, Gazte sariak 600 euro, diploma eta garaikurra. Azken hau, 16 eta 30 urte bitarteko egileen artean banatuko da.