Abian da bigarren Ei Gazte! lehiaketa

Abian da bigarren Ei Gazte! lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abian-da-bigarren-ei-gazte-lehiaketa/@@download/image/2009922957images-1.jpeg
2012/12/13
berria
Abian da bigarren Ei Gazte! lehiaketa
Abian da Eusko Ikaskuntzako Gazteria Zerbitzuak antolaturiko bigarren Ei Gazte! lehiaketa. Proposamenak bidaltzeko epea urriaren 19an agortuko da.


Aurtengoan ere, hiru kategoria bereiztuko ditu Ei Gazte! lehiaketako epaimahaiak, guzti-guztiak 18 eta 30 urte arteko gazteei zuzendurikoak, Euskal Herrian nahiz Diaspora herrialdeetan bizi. Parte hartzaileek dokumental eta fikzio-lanak aurkez ditzakete batetik, posterrak bestetik, edota komunikazioak hirugarrenik. Kategoria bakoitzeko irabazlea 1.000 eurorekin sarituko dute. Ez da makala!

Lanen edukia nahiko librea da, Eusko Ikaskuntzako Gazteria Zerbitzuak proposatu dituen gaiak asko eta askotarikoak baitira: berrikuntza, bizi-kalitatea, guztionari balio handiagoa ematea, justizia, gizarte-tentsioa, globalizazioa, genero-sistema, gizarte solidarioa eta gizarte memoria.

Gazte eta sortzaile bazara, aukera polita duzu. Bidal ezazu zure proposamena urriaren 19a baino lehen posta ziurtatu bidez, edota eskutik eskura eman ondoko helbidean:
Eusko Ikaskuntza - Gazteria Saila
Miramar Jauregia, Miraconcha 48
20007 Donostia

Epaimahaiak 2009ko azaroaren 2an emango du jakitera bere epaia. Animo!