Abian da Basarri pertso paper lehiaketaren XXVIII. edizioa

Abian da Basarri pertso paper lehiaketaren XXVIII. edizioa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abian-da-basarri-pertso-paper-lehiaketaren-xxviii-edizioa/@@download/image/2012746763Basarri.jpg
2012/12/13
berria
Abian da Basarri pertso paper lehiaketaren XXVIII. edizioa
Zarauzko Udalak antolatzen duen Basarri bertso paper lehiaketan izena emateko epea zabalik da dagoeneko, eta uztailaren 20ra bitarte iraungo du. Aurtengoa XXVIII. edizioa izango da, eta Lizarte Bertsolari Gazteen Txapelketako finalean jakinaraziko dituzte irabazleen izenak.

Uda partean antolatzen den lehiaketa da honakoa, eta urtez urte parte hartzaile gehiagok bidaltzen dituzte beren bertso sortak. Nahi adina bidal ditzakezue, baina sorta bakoitzak gutxienez zortzi bertso original eta argitaratu gabe izan behar ditu.

Uztailaren 20ra bitarte izango da zabalik lanak bidaltzeko epea, eta ondoren, epaimahaikideek hautatuko dituzte irabazleak. Lehenak 1.200 euro jasoko ditu, eta bigarrenak, ostera, 750. Sari banaketa, baina, Lizarte Bertsolari Gazteen Txapelketako finalean egingo dute.

Iragan urtean, hain zuzen, Iñaki Gurrutxagak jaso zuen lehen saria, Pre-paptuta nago sortari esker; bigarrena Nikolas Zendoiarentzat izan zen, Mari Joxepa eta frailea lanagatik.

Basarri bertsolaria


Inazio Eizmendi Manterola Basarri bertsolari, kazetari eta idazlea 1913an jaio zen Errezilen, baina zazpi urte bete zituenetik Zarautzen bizi izan zen. 1935ean, oraindik inor gutxik ezagutzen zuenean, Euskal Herriko Betsolari Txapelketaren lehen ediziora aurkeztu zen, eta Txirrita bezalako izen handien aurretik, garaiipena eskuratu zuen.
Hainbat adituren ustez, gerra aurreko eta ondorengo betsolari belaunaldien arteko zubi lana egin zuen Basarrik, eta bertsolaritzak merezi duen “duintasuna” eskuratzeko bidean giltzarri izan zen.