Abian da Ankulegik antolatutako Argazkigintza Etnografikoaren I. Lehiaketa

Abian da Ankulegik antolatutako Argazkigintza Etnografikoaren I. Lehiaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abian-da-ankulegik-antolatutako-argazkigintza-etnografikoaren-i-lehiaketa/@@download/image/201222958ankulegi.jpg
2012/12/13
berria
Abian da Ankulegik antolatutako Argazkigintza Etnografikoaren I. Lehiaketa
 'Ahaidetasunaren gaineko gaur egungo kontuak' izena duela, zabalik da Ankulegi Antropologia Elkarteak antolatu duen lehendabiziko Argazkigintza Etnografikoaren Lehaiketa.


Urtarrialren 15ean zabaldu zuten lanak aurkezteko epea, eta otrsailaren 15a bitarte, zabalik egongo da bakarrik edo taldeka, parte hartu nahi duen guztiarentzat.
Partaide bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkeztu ahal izango ditu, originalak eta argitaratugabeak. Lehiaketak hartzen duen izenetik abiatuta, familia eta ahaidetasun harremanen inguruko lanak izna beharko dira, erreprodukzio teknika berrieak, legislazio aldaketa, emigrazio mugimenduak eta nazioarteko adopzioak, familia ereduen aniztasuna sustatu edo ahalbidetu dutela ahaztu gabe.
Formato digitalean aurkeztu beharko dira argazkiak eta teknika librea izango da, beti ere JPG formatuan, 1024 x 1024 gutxienezko pixel kopuruan eta 300 p.p.pko bereizmenekoak.
Sariak bi kategoriatan banatuko dira, batetik publikoaren saria izango da, 150 euroko, diploma eta antropologiako liburu sorta bat. Bigarrena berriz, Ankulegi Saria izango da, diploma, saritutako argazkiaren publikazioa jasoko duena.
Epaimahaia Ankulegi Elkarteak aukeratuko du, eta sari banaketa Martxoaren 16an izango da, jendeak bozkatzeko tartea izan ondotik.