Abian da 61. Zinemaldiko kartel-lehiaketa

Aurten bigarren urtez martxan da Donostiako Zinemaldiko Sareko kartel-lehiaketa. 61. edizio honetako irudia zure proposamena izan dadin nahi baduzu, badakizu: izena emateko eta lanak aurkezteko epea otsailaren 15era bitarte duzu zabalik. Ondoren, herritarren botoek eta epai-mahaiak ebatziko dute zein den garailea. Zorte on!
Donostiako Zinemaldia nazioarteko zinema jaialdirik garrantzitsuenetakoa bilakatu da, eta edizio bakoitzeko irudiak protagonismo berezia izaten du urtez urte. Berau aukeratzeko, iaz lehen aldiz abian jarri zuten Sareko lehiaketa, eta lortutako arrakasta ikusirik —1.307 proposamen aurkeztu zituzten—, aurten bigarren deialdia luzatu dute antolatzaileek.
Bost sailetarako kartelak egin ahal izango dira: Sail Ofiziala, Zuzendari Berriak, Horizontes Latinos, Zabaltegi eta Perlak. Lehen sailaren kasuan, irabazleak 3.000 euro jasoko ditu, eta gainerako sailetan 1.000 euro.
Bozka sistema
Lehiaketan edonork har dezake parte, beti ere, oinarri guztiak beteta eta otsailaren 25a baino lehen bere proposamena bidaltzen badu. Ondoren, otsailaren 28tik apirilaren 1era bitarte, aurkeztutako lan guztiak ikusgai jarriko dituzte Zinemaldiko webgunean, eta herritarrek beren gustukoenaren alde bozkatu ahal izango dute.
Bozka gehien jasotzen dituzten lehen hamarrak, eta epaimahaiak hautatutako beste hamar finalerako sailkatuko dira, eta azken erabakia epaimahaiak hartuko du apirilaren 4an. Irabazleen izenak maiatzaren 10ean jakinaraziko dituzte.
Originaltasuna, diseinua, konposizioa eta sortzen duten begi-inpaktua izango dira kontutan hartuko dituzte irizpideak.
Beraz, animatu parte hartzera! Zure irudia mundu osoan ikus dadin aukera ikaragarria duzu honakoa!
Iazko lehiaketan Angel Caño ilustratzaileren irudia irten zen garailea. 60. zenbakia bera hartu zuen oinarri, eta protagonismo guztia hari eman zion, mugimendu efektua sortuz. Zabaltegi saileko kartela Iñigo Beldarrainek egin zuen, Pedro Rodriguezek Zuzendari Berriak sailekoa, eta Toni Ponti katalanak Horizontes Latinos atalekoa. Aurten, gainera, Perlak sailari irudia jarri ahal izango diote parte hartzaileek.

60. edizioa