"Abermua" erakusketa ikusgai Miarritzen hilabete osoan zehar

Aitor Ruiz de Eguinok 'Abermua' izeneko erakusketa osatu du, abere eta eremua hitzen elkarketa abiapuntu hartuz. Bertan aluminiozko hemezortzi pieza eta aluminioan margotutako beste hogei lan bildu ditu. Miarritzeko Galerie d' Art Anne Broitman aretoan izango da ikusgai maiatzera bitarte.
Adarra mendiaren magalean du tailerra Ruiz de Eguinok, Hernaniko Zikuñaga langile auzoan. Industrialdean kokaturik, mendia eta inguruko natur eremua oso erakargarriak egin zaizkio txikitatik artistari, eta haien misterioaren bila abiatu da oraingoan.
Denborarekin, hango formek, harriek, lanbroak, abereek eta hegaztiek kosmogonia pertsonal bat sortzen lagundu diote, eta abereen eremua erakusketa sortu du, eskultura zein pinturen bitartez, abereen errepresentazio pertsonalak eskainikz.
Aluminioa izan du elementu nagusi, bai eskulturan, baita margoan ere. Izan ere, material argitsua, arina, aereoa, leuna, beroa iruditzen zaio Ruiz de Eguinori. Erakusketa maiatzaren 26ra bitarte izango da ikusgai, astelehenetik larunbatera, Miarritzen.
Enpresaritza ikasketetan diplomatua da, eta Kultur Kudeaketa Masterra ere badu. 2003az geroztik hamaika erakusketa jarri ditu Euskal Herriko udalerrietan, eta Kutxak, Guggenheimek, eta beste hainbat erakundek ere erosi izan dizkiote artelanak.
2009an Dobera Komunikazio Saria jaso zuen, eta 2010ean Gorputza Call Proces, Noventa Grados, LiquidDocs proiektua aukeratua suertatu zen.

Aitor Ruiz de Eguino