Aberastutako eskalea

Aberastutako eskalea https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aberastutako-eskalea/@@download/image/31p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Aberastutako eskalea
Munich-eko notario batek iragarkia jarri berri du hiriko egunkari batean, eskale bat aurkitu ahal izateko. Eskaleak Wilhem F. izena du, eta duela gutxi izeba-amona hil zitzaion, berarentzat 250.000 euro utzita. Munich-eko agintariek ez dute oraindik gizona aurkitu. Izan ere, ezer gutxi omen dakite gizonaz. Eskalea hiriko erietxe batean egon zen duela sei hilabete eta 60 urte ditu. Ez du poz makala hartuko herentziaren berri duenean!