Abenduaren 16an, 17an eta 18an Multimusikala antolatu dute Lasarte-Orian

Abenduaren 16an, 17an eta 18an Multimusikala antolatu dute Lasarte-Orian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abenduaren-16an-17an-eta-18an-multimusikala-antolatu-dute-lasarteorian/@@download/image/20111295234multikartel.jpg
2012/12/13
berria
Abenduaren 16an, 17an eta 18an Multimusikala antolatu dute Lasarte-Orian
Lasarte-Oriako Okendo plazan izango da Multimusikala Jaialdiaren 10. edizioa, antolatzaileek jaialdirako prestatuko duten karpan. Guztira 30 euskal sortzailek baino gehiagok parte hartuko dute asteburuko ekitaldietan.


Multimusikalak 10. urtemuga ospatuko du aurtengo edizioan, eta Artizar, Ilargi, Trumoi, Udaberri, El bar Mau, Abend eta Jalgi tabernetan 30 sortzailek baino gehiagok parte hartuko dute asteburuko hitzorduan.
Tabernetako emanaldietatik haratago ere, kaleetan ikuskizunak izango dira, eta muralgintzak eta dantzak ere tokia izango dute Multimusikalaren 10. edizioan
Ostiralean –abenduak 16– gaueko 21:00etan hasiko dira ekitaldiak, Los Wachineis Latin Jazz taldearekin. Kontzertuen karpan, 22:00etatik aurrera OI Salimos, 40 d Fiebre, La kinky Beat eta Rude Kanka System taldeak ariko dira.
Larunbatean berriz, goizetik izango dira ekitaldiak, 12:00etan Graffitiazkar lehiaketa antolatu baitute Karpan. Goizeko ekitaldien ondotik, Herri Bazkaria ere izango da, eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Ras Migel ta Fari, Flattened Frogs Massacre, A Human Disaster, Makulu Ken, Oreindik, Keep Diggin, Rasta-Ksound, Egin,, Buffalo, Adabegi, The Trifasiks, Zozongo, Anai Arrebak, Pus, Louise Michel eta DJ Bullen txanda izango da.