Abenduaren 15ean izanen da Eskoriatzan Ti-Tau!, Umorezko Laburmetrai Rallya Eskoriatzan

Eskoriatzako Eingeinkeren eskutik hirugarren aldiz antolatu dute Ti-Tau! Umorezko Laburmetraiel Rallya. Urtero bezala, egun osoko lehiaketa izanen da abenduaren 15ean Eskoriatzan, goizeko 9:30etan hasi eta gauera arte iraungo duen jardunaldia. Parte hartzeko interesa duen guztiak antolatzaileen webgunean eman beharko dute izena.
Iaz azaroaren 19an izan zen Ti-Tau! eta aurten berriz, hilabete atzeratu dute hitzordua. Abenduaren 15ean nagusituko da Eskoriatzako Kultur Etxean, urteroko ezinbertzeko hitzordua bilakatu den Ti-Tau! Laburmetraien Rallya. Aurtengo edizioak, gainera, berrikuntza ekarriko du eta antolatzaileek webgunean jakinarazi dutenaren arabera, tristura eta hondamenditik ihesi umorezko rallya izateak bereizgarrituko du.
Goizeko 9:30etan aurkezpena eta lehiakideei ongi etorrian laburmetraiak egiteko gaiak eta ezaugarri nagusiak zehaztuko dituzte goiz eta arratsaldea osoan zehar talde bakoitzak bere laburmetraia grabatu eta editatzeko. Arratsaldean berriz, 19:00etan izango da lan guztiak aurkezteko muga eta 19:30etan, epaimahaiak lanak baloratu bitartean luntxa izango da lehiaketaren partaide guztientzat. Azkenik, 21:30etan, lanen proiekzioa eta sari banaketa izango da.
Partaide guztien artean 300 euroko saria lehiatuko dute, aukera hori galdu nahi ez duenak bizkor ibili eta eman izena antolatzaileen webgunean.
9:30etan: Lehiakideei ongi etorria eta gai banaketa
- Gaia objetu bat izango da
- Herriko 6 leku edo ezaugarri banatuok dira, horietatik 3 gutxienez agertu beharko dira laburmetraian
Goiz eta arratsalde osoan:
- Grabaketak eta edizioa
19:00etan: Lanak entregatu
19:30etan: Luntxa
Epaimahaiak lanak aztertu bitartean.
21:30etan: Laburmetraien proiekzioa eta ondoren sari banaketa

Egitaraua: