Abenduan zer? Tabakalera!

Abenduan zer? Tabakalera! Urtean zehar denborarik ez duzula izan esan diozu zure buruari; bada urtea amaitu aurretik ezin dituzu erakusketa hauek galdu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abenduan-zer-tabakalera/@@download/image/exposiciones-para-ver-con-ninos.jpg
2018/12/12
berria
Urtean zehar denborarik ez duzula izan esan diozu zure buruari; bada urtea amaitu aurretik ezin dituzu erakusketa hauek galdu!
Abenduan zer? Tabakalera!

Abendua gauza askoren garaia da, baina batez ere, urtean zehar astirik izan ez duzun hori egitekoa! Guk badugu proposamen bat;
Tabakaleran sekulako erakusketa puskak dituzte; beraz, zergatik ez eman urteari amaiera kultural bat? Hona aukerak!


L’INTRUS [2018/10/26-2019/02/03]
: L’intrus erakusketak arrotzaren edo ezezagunaren irudikapen etiko eta konplexu bat egitea zein zaila den aztertzen du. Ezezaguna “komunitateak” argiki ikusterik ez duen norbait da. Ezezaguna da, bere presentzia hutsarekin, ezezaguna den lekuaren uste naturalak desafiatzen dituena. Arrotzak erakusteak badu arrisku bat: arrotzaren/ezezagunaren irudikapenak arrotz/ezezagun moduan identifikatzea dakar. Irudikapen horien ondorioa da subjektuak gako-hitz batera murriztea. Azken finean, euren "bestetasunaren" sinbolo bihurtzen dira “guretzat”.

  • Erakusketaren komisarioa: Natasha Marie Llorens
  • Artista parte-hartzaileak: Ayman Alazraq y Emanuel Svedin, Nadia Barkate, Dages Juvelier Keates eta Alexis Steeves, Anna Lopez Luna, Jumana Manna, Omar Mismar, Jon Otamendi, Shane Aslan Selzer eta Chelsea Knight, Lara Tabet eta Elizabeth Tubergen.

 

  • Ordutegia: AR - OS: 12:00 - 20:00 | OR: 12:00 - 21:00 | L: 10:00 - 21:00 | I: 10:00 - 20:00
  • Lekua: Erakusketa aretoa 1
  • Sarrera: Librea



LANDA LAN. A Documentation of Darcy Lange [2018/12/01 > 2018/03/10]: Darcy Lange (Aotearoa/Zeelanda Berria, 1946-2005) bideo-artearen aitzindari eta flamenko-gitarristaren lanarekiko interesak Tractora Koop. E osatzen duten artistak Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange aurkeztera eraman ditu. Erakusketa hau etapa desberdinak zeharkatuz garatu da. Tractorako kideek Langeren bideo-lanen ikuskapen intentsibo bat egin zuten lehenengo. Honi, artistaren obran aditua den Mercedes Vicenterekin batera egindako egonaldi batek jarraitu zion. Vicentek eratu zuen, hain zuzen ere, artistaren artxibo pertsonala, zeina hirugarren fase batean, hura aztertzeko asmoarekin, Zeelanda Berritik Tabakalerara ekarri dute.

  • Ordutegia: As - Os: 12:00 - 20:00 | Ot: 12:00 - 21:00 | La: 10:00 - 21:00 | Ig: 10:00 - 20:00 (Astelehena itxia)
  • Lekua: Erakusketa aretoa 2
  • Sarrera: Librea



KEAREN ARTXIBOGILEAK: Kearen artxibogileak erakusketa Tabakalerako Sotoan (0. solairua) aurkituko duzue. Tabakaleraren historia bizia ezagutu nahi al duzu? Azken andre zigarrogileak dira protagonistak. Pilik, Maitek, Lupek, Susik eta Clarak 30 urtetik gora lan egin zuten Donostiako tabako-fabrikan, 2003an itxi zuten arte. Orain Kearen artxibogile bihurtu dira, fabrika zaharrak gordetzen zuen ondare materiagabetik abiatuta historia, haien historia, berreskuratu nahi duen egitasmoaren baitan. Tabakaleraren iragana dira, baina baita oraina ere. Doan!

  • Osteguna, ostirala 16:00 - 20:00
  • Larunbata 12:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00
  • Igandea 12:00 - 14:00
 



REHOGAR [2018/12/05 > 2019/02/03]: REHOGAR erakusketa kolektiboak diseinu irekia eta berrerabilera ditu aztergai, gizartea eraldatzeko tresna gisa, eta urteroko topalekua ere bada. Bertan, baliabideak aprobetxatzea eta pertsona eta inguruarekiko errespetua auzi erabakigarriak dira. Hamargarren edizio honetan, REHOGARek ibilbide bat proposatzen digu, egungo kontsumo- eta produkzio-ohiturak aldatzea planteatzen duten praktika, tresna eta produktuen ekosistema batean zehar. Hau ere, doan!

  • Ordutegia: 10:00 -14:00 / 16:00-20:00
  • Lekua: Hirikilabs. Kultura digitala eta teknologia laborategia


ARGAZKIGINTZAREN HISTORIA ERAMANGARRIA: Lola Garrido Bilduma [2018/11/23 > 2019/02/17]: Lola Garrido bildumagilearen erakusketa honek 78 egileren 120 argazki biltzen ditu. Irudiak bilduma osatzen duten 700etik gora lanen artean hautatu dira. Garridok berak dioen bezala, bere bilduma autobiografikoa da, eta bertan hainbat gai errepikatzen dira; esaterako, moda, emakumea eta abangoardiak. Erakusketa ikusterakoan jabetuko gara Lola Garridok bereziki maite dituela enkoadratze modernoa duten argazkiak, baita protagonista emakumeak dituztenak ere.

Argazkigintzaren historia eramangarria. Lola Garrido bilduma erakusketa 2018ko azaroaren 23tik 2019ko otsailaren 17ra egongo da ikusgai Kutxa Kultur Artegunean, asteartetik igandera, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Beti bezala, sarrera doakoa izango da.

 

AMETS IRUDIAK: Mª Dolores Aguirrezabala [2018/11/28 > 2019/01/07]: Tabakalerako Kutxa Kultur Plaza aretoan Dolores Aguirrezabala-ren "Amets-irudiak" erakusketa duzue ikusgai: Hauek dira artistaren hitzak: "Erakusketa honek interes eta sentimendu berezia du niretzat. Trazuan eta kolorean egindako bilaketak batzuetan ustekabeko emaitza eta jokalekuetara eramaten nau, niretzat estimulu- eta motibazio-iturri direnak, batez ere, abstrakzioaren azken fase honetan. Neure amari, ama guztiei eta neure jaioterriari egindako gorazarre bat dago bertan. Pintura babesleku bat izan da niretzat, une txarretan kontsolagarria eta lagun atsegingarria 91 urteotan zehar." (Dolores Aguirrezabala).

Ordutegia: Astelehenetik ostegunera: 9:00-21:00 | ostiraletan:9:00-22:00 | larunbatetan: 10-22:00 | igande eta jaiegunetan: 10:00-21:00