Abadiñoko gazteentzako on-line ginkanarako izen-ematea zabalik

Abadiñoko gazteentzako on-line ginkanarako izen-ematea zabalik Herriko 12 eta 16 urte arteko gazteek lau proba egin beharko dituzte, banaka zein taldeka, sare sozialak erabiliz. Gainera, hiru sari banatuko ditu udalak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abadinoko-gazteentzako-on-line-ginkanarako-izen-ematea-zabalik/@@download/image/Abadino1_content.jpg
2022/01/12

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Herriko 12 eta 16 urte arteko gazteek lau proba egin beharko dituzte, banaka zein taldeka, sare sozialak erabiliz. Gainera, hiru sari banatuko ditu udalak.
Abadiñoko gazteentzako on-line ginkanarako izen-ematea zabalik

Gazte Lehia programaren barruan, Abadiñoko Udalak on-line ginkana antolatu du udalerriko 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, urtarrilaren 21etik otsailaren 15era, abadiñar gazteen aisialdia aberasteko eta baita sare sozialetan eta Interneten euskararen erabilera ludikoa sustatzeko ere.

Parte-hartzaileek lau proba bete beharko dituzte guztira, banaka edo gehienez lau pertsonako taldeetan. Proba horiek lehiaketaren sare sozial ofizialetan (Facebook eta Instagram) iragarriko dira ostiralero (urtarrilak 21 eta 28, otsailak 4 eta 11), eta otsailaren 15ean, asteartea, amaituko da probak beteta aurkezteko epea. Otsailaren 18an jakinaraziko dira irabazleak.

Ekimenean izena emateko epea urtarrilaren 21era arte egongo da zabalik, egun horretan jarriko baita martxan on-line ginkana. Horretarako, honako bide hauek daude: on.gaztelehia@gmail.com helbide elektronikoa, 688 763 074 telefono zenbakia, Instagrameko kontua eta Facebookeko kontua.

Antolatzaileek adierazi dutenez, "proben edukia ludikoa izango da eta, beraz, on-line ginkana honetan dibertsioa ziurtatuta dago". Gainera, 600 euro banatuko dituzte saritan. Pertsona edo talde irabazleak 300 euroko bonoa jasoko du, bigarren saria 200 eurokoa izango da, eta parte-hartzaile guztien artean zozketatuko den hirugarren saria 100 eurokoa.