Aaron Johnson: 18 urtetik gorakoentzat

Sei urterekin antzerki profesionalean debuta egin eta Shakespeare edota Arthur Millerren obrak antzezten dituen umeak badu zerbait goiztiarretik. Eta gauzak behar bezala eginez gero, izan lezake etorkizun distiratsurik ere.
Badirudi urteetako lanaren ostean lortutako heldutasunak bide zuzenetik daramala Aaron Johnson. Antzerkian eta telebistako telesailetan zaildu ostean, azkenaldian pantaila handian ere adituen onespena jasotzen ari da. 22 urte baino ez ditu, baina denbora izan du goitik beherako gizon bihurtzeko.
2006an parte hartu zuen lehenengoz izen handiko film batean. Neil Burgerrek zuzendutako The Ilusionist lanean Edward Norton bezalako aktore kontsakratu baten maila erakutsi behar izan zuen. Nortonek publikoa Eisenheim magoaren trikimailuekin txunditu behar bazuen, Johnsonek Eisenheim gazteak truku horiek nola ikasi zituen erakutsi behar izan zuen. Ondoren etorriko ziren The Thief Lord (2006) gaztetxoei zuzendutako abentura filma, edota Angus, Thongs and Perfect Snogging (2008) nerabeentzako komedia ganberroa.
Baina benetako heldutasun profesionala erakusteko parada 2009an aurkeztu zitzaion. Gidoilari baten imajinazioak sortutako pertsonaia gorpuztea gauza bat da, eta mundu guztiak ezagutu eta miresten duen pertsona bat bizitzara ekartzea beste bat. Hala, John Lennon gazteak musikaren munduan emandako lehen pausoak kontatzearen ardura hartu zuen Nowhere Boy filmean. Gaitasun profesional handia erakutsi zuen, eta dirudienez, heldutasun pertsonala ere bai, bera baino 24 urte helduagoa den Sam Taylor-Wood zuzendaria maitemintzea lortu baitzuen. Hiru urteren buruan, bi seme-alabadun bikote zoriontsua dira.
Zinerik ausartenaren zaleen miresmena ere lortu du Johnsonek Mark Millarren Kick-Ass (2010) komiki apurtzailean oinarritutako filmeko protagonista legez. Era berean, zinerik akademikoena maite dutenak ere konbentzitu ditu, iaz Donostiako Zinemaldian sail ofizialean lehiatu zen Albert Nobbs lanarekin. Eta, hilabete honetan, Hollywoodeko 'enfant terrible' hau Oliver Stonen esanetara ikusi ahal izango dugu aretoetan. Savages da filma, 18 urtetik gorakoei gomendatua.
Izena: Aaron Perry Johnson.
Jaioteguna: 1990-06-13.
Jaiolekua: Buckinghamnshire (Ingalaterra).
Aktore kuttuna: Daniel Day-Lewis.
Film gustukoena: Fight Club (David Fincher, 1999).
Gorroto du: Jendeari aktorea dela esan behar izatea.
Maite du: Lorategian lan egitea.

Nortasun Agiria