AAren bitartez, "hit" bihurtuko diren abestiak iragarri litezke

AAren bitartez, "hit" bihurtuko diren abestiak iragarri litezke Musikaren geroz eta mundu azkarragoan, teknologiak berebiziko rola du, ez soilik soinuen ekoizpenean, baita etorkizuneko abesti arrakastatsuak aurresateko ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aaren-bitartez-hit-bihurtuko-diren-abestiak-iragarri-litezke/@@download/image/MV5BNzkxOGE0NzgtYzAwYS00NWE4LTk4Y2EtMWE4YTQ0YjVlMTdiXkEyXkFqcGdeQXVyMTU3ODQxNDYz._V1_FMjpg_UX1000_.jpg
2024/05/20
Musikaren geroz eta mundu azkarragoan, teknologiak berebiziko rola du, ez soilik soinuen ekoizpenean, baita etorkizuneko abesti arrakastatsuak aurresateko ere.
AAren bitartez, "hit" bihurtuko diren abestiak iragarri litezke

Joera honen adibideetako bat da Tencent Music. Txinako musika industrietako erraldoi bat da eta Adimen Artifiziala (AA) erabiltzen du hit bihurtuko diren abestiak iragartzeko. Ikuspegi iraultzaile honek musikaren industria eraldatu lezake, sorkuntza eta merkatua kontrolatuz.

Teknologia Tencet Music-ek garatu du eta ez da gainazaleko azterketa bat egitera mugatzen. Algoritmo ahaltsuak erabiltzen ditu streaming plataformetako datu kopuru ikaragarria aztertzeko. Informazio hau prozesatu ondoren patroiak identifikatzen ditu, etorkizuneko kantu arrakastatsuak identifikatzeko.

Teknologiaren eragina musika aukeraketatik haratago doa. Zein abestik izango duen arrakasta aurresan ahal izateak erakundeari marketin estrategiak optimizatzeko aukera eskaintzen dio, baliabideak modu burutsuagoan inbertituz. Honek, Tencent Music-i on egiteaz gain, artistei ere eragingo omen die, arrakasta edukitzeko aukera gehiago izango baitituzte.

Alabaina, musikan AA
erabiltzeak zenbait galdera ere planteatzen ditu. Ikuspegi kritikoenek sorkuntzaren aniztasuna mugatu lezakeela argumentatzen dute, musikaren kultura “fabrikatu” bat bultzatuz eta etekinak artearen aurretik jarriz.