AA duten bilatzaileek Google tronogabetu nahi dute
Tresna hauek, Google-en moduan kontsula iturri bezala funtzionatzen dute, baina erabiltzaileari informazio hautatua eskaintzen diote, murtxikatuagoa eta horregatik indarra hartzen ari dira AA oinarri dute bilatzaile hauek.
you
Ezagunenetakogua da you. Erabiltzaileari egiten dituen galderak erantzuten dizkio, gainera ez du apenas iragarkirik, bai ordea askotariko aplikazio eta osagarriak bilaketaren esperientzia osoagoa izan dadin. Behin erabiltzaileek galdera botata, erantzun labur bat azaltzen da bilatzailearen eskuin aldean, informazioaren iturri estekak barne.

perplexity.ai
Perplexity.ai da beste adibidea. AA oinarri duen bilatzaile honek kaleko hizkuntzan idatzita ere bilaketa zehatzak aurkitzeko gai da. Bere helburu nagusia edozein erabiltzailek datuak ahalik eta modu sinpleenean kontsultatu ahal izatea da.

Bilatzaile alternatibo hauen aurrean Google mehatxatuta sentitu da eta egokitzen saiatzen ari da alternatibak bilatuz. AArekin lanean ari da, baina oraingoz ez ditu erabiltzaileen eskuragarri jarri eskuratutako emaitzak.

