A Scanner Darkly ***

Waking
Life laudatuan bezalaxe, errotoskopia bidezko animazioaren unibertsoan
murgiltzen zaigu film honetan ere Richard Linklater zinemagilea. Oraingoan,
Philip K. Dick idazlearen izenburu bereko nobela baten egokitzapena dakarkigu.
Etorkizuneko AEBetan girotua dago filma eta polizia baten nondik norakoak ditu
ardatz. Terrorismoaren eta drogaren aurkako gerra itsuan bitarteko guztiak dira
zilegi. Hala, Bob Arctor polizia sekretuari adiskideak zelata ditzala agindu
dio gobernuak. Drama eta komedia absurdua irudimenez nahasten ditu Linklaterrek
zientzia-fikziozko ekoizpen berezi honetan. Estatubatuarrek egun bizi duten
paranoia politikoaren zantzuak ere argi islatzen dira filmean. Bitxia bezain
interesgarria.