“A place called Jamaica”

“A place called Jamaica” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/a-place-called-jamaica/@@download/image/26p13-3.jpg
2003/01/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
26.zenbakia
“A place called Jamaica”
Jamaika itsaslapur edo piraten lurraldea izan da beti: altxorraren uhartea. Milaka dira Jamaikak ezkutatzen dituen altxor preziatuen inguruan idatzi eta ahoz aho pasatu diren kondairak. Bob Marleyren altxorra izan da betidanik lapur gehien bildu duena, baina ez da bakarra. Derrick Harriott izeneko piratak altxor ugari jaso zituen 60ko eta 70eko hamarkadetan, eta orain Maka zigiluari esker, kutxa zabaldu eta harribitxien dizdirarekin itsutzeko aukera dugu. Keith & Tex, Jr. Murvin, Scotty, D. Brown, Earl 16... Eguzkitako betaurrekoengatik ez balitz...