A Knights Tale (Destino de caballero / Chevalier) *

L.A. Confidential thriller beltzaren gidoia idatzi eta gero, ekoizpen komertzial erdipurdikoak baino ez ditu zuzendu Brian Helgeland interesgarriak. A Knight's Tale ez da salbuespena, noski. Erdi Aroko nekazari gazte batek zaldun izatearekin egiten du amets. Egun batean, ametsa egi bihurtuko da. Abentura, rock musika eta maitasuna nahasten dituen film arrunta besterik ez da. Neskatila nerabe guztiak txora-txora eginda dauzkan Heath Ledger galai australiar gaztea da filmeko aktore nagusia. Krispeta-zinema puru-purua.